Beldurra aldez aldatuko dugu

“Beldurra aldez aldatuko dugu” lelopean manifestaldia deitu du Donostiako mugimendu feministak; “eraso sexistarik gabeko Aste Nagusia nahi dugulako”.

Hurrengo larunbatean, abuztuak 8, izango da manifestaldia -Aste Nagusia hasten den egun berean-, eta gauerdian abiatuko da Zuloaga plazatik.

 

Etenik ez

Iruñea, Barakaldo, Gasteiz zein Baionan, eraso sexualek ez dute etenik izan Euskal Herriko festetan, eta behin eta berriro errepikatzen den egoera onartezinaren aurrean antolatu beharra dago, baita egun sustatzen dugun jai ereduei buruz hausnartu beharra ere.

Adi neska! adi mutil!

Donostiako Berdintasun Sailak www.ezezetzda.eus ataria ireki du, erasoei aurre egiten laguntzeko. “Oraindik ere emakumeok diskriminazio egoerak eta eraso sexistak jasaten ditugu gure bizitzako espazio guztietan, baita eremu publikoan ere: gauean, kalean eta parranda giroan. Egoera hauei aurre egiteko gida hau lagungarria egingo zaizu”.

#ezEZETZda

Beldurra aldez aldatuko dugu

8 pentsamendu “Beldurra aldez aldatuko dugu”-ri buruz

  • Burugabea.

    Burugabea leloak espainieratik zuzenean euskaratzea. Sormen politiko baxua erakusten du eta espainiarrekiko dependentzia emozionala.

    Burugabea sexu desberdinekoen arteko erasoak (gutxiengoa) sexu berekoen artekoak baino larriagoak direla pentsatzea.

    Burugabea eraso sexualak jaietan, kale ilun batean, gauez eta 30 urteko gizon heterosexual batek egiten dituela imaginatzeak. Ideologia Hollywood filmeetan oinarritzearen ajeak.

    Burugabea jendeari irakastea inork lausengatzen bazaitu biolentzia erabili behar duzula. Nik irribarre egiten dut, edo akaso beste aldera begiratu.

    Burugabea eskubideak unibertsalak izatetik (400 urteko aurrerakuntzaren arrazoietako bat) eskubide segregatuak izatera pasatzera.

    Eta patetikoa.

    Patetikoa bideoa, besterik gabe… zer hostia?

    Segi zuen gerra eta biolentziarekin. Gizartearen gehiengo garenok ederki pasatuko dugu jaietan.

  • Ba neuri kanpaina bezala gustatzen zait… Deigarria, zuzena… Eta tamalez errealitate ikaragarria dira eraso sexualak festa garaietan.
    Kaña!

  • enekolizundia 2015-08-05 11:12

    Europan ezkerreko mugimenduek iparra galdu dute eta hemen bertan ezker abertzaleak ez du beren herbururik lortu (independentzia, sozialismoa,…). Ez dakite nola lortu. Hortaz, taldea batuta, prest eta motibatuta mantentzeko etsai bat topatu eta haren aurka behar dute. Nahiz eta honek ez duen ez anka ez bururik.

  • Pericopalotes 2015-08-05 15:34

    Zergatik dira feminazi gustiak itxusiak eta potolak? ez duzue follatzen eta beraz gizonezkoon errua da?