Arartekoa: beharrezkoa ez, baina onuragarria bai

138980136_69072384a21
by Jmolagar, Flickr

Benetako demokrazia batera heltzeko ETAren oztopoaz ere hitz egin du Lamarkak eta erakundearen biktimen mina izan du gogoan. Hain zuzen ere, ekainaren bukaeran jaurlaritzara ETAren biktimei erakundeek eskaintzen dieten arretari buruzko txostena eramango duela iragarri du duela gutxi.

Ararteko ohiei ere omenaldia eskaini diete urtemuga ekitaldian: Juan San Martini, Xabier Markiegiri eta Mertxe Agundezi, hain zuzen ere. Bertan izan dira, baita ere, Patxi Lòpez lehendakaria eta Arantza Quiroga legebiltzarreko presidentea. Lopezek Arartekoak kritikoa eta zorrotza izan behar duela gogorarazi du eta herritarren defendatzaile “zurikatzailerik” ez duela nahi azaldu du.

Quirogak, aldiz, urteotan hainbeste kexa bideratu izanak herritarrak arazoren bat duenean nora jo dezaketen badakitelako dela dio. Baina, Lamarkak berak Arartekoaren zeregina azaldu behar izan du behin eta berriz 2004an kargua hartu zuenetik, elkarrizketa edota iritzi artikuluetan. Benetan ote daki herritarrak 20 urte bete dituen Arartekoaren funtzioa zein den? Lamarkak baietz dio.