Behar ez denean, kikildu

by incognito
by incognito

Hiru baldintza ezarri ziuten EAJk PSOEren aurrekontuei babesa emateko: Kontzertu ekonomikoa blindatzea, Arabari BEZa itzultzea eta Jaurlaritzari enplegu politika aktiboen eskumena ematea.

PSOEri mesede galanta egin diote EAJren sei botoek. Eta EAJk, beti legez, arazo gutxi izan ditu galtzak jeisterako orduan.

Ez gara aurrekontuez soilik ari, ez gara ekonomiaz ari, politikaz baizik. PSOEren jarrera zigortzeko aukera paregabea zuen alderdi jeltzaleak, baina ez da ausartu. Ondoren alderdiko gogorrenak agertuko dira, Ares, Zapatero, Rubalcaba eta bestelakoei buruz kristorenak eta bi esaten, baina beharrezkoa denean, kikildu egiten dira.

Euskal Herrian gatazka gainditu ahal izateko elkarrizketa ukatu duen alderdiari, beste alderdiak legez kanporatzen dituenari, adierazpen askatasuna etengabe urratzen duenari ostiko ederra emateko aukera zuen EAJk sei botu horiekin. Baina ez da hala gertatu.

Harrigarria da Ares eta Egibarren arteko liskar gogorraren ostean bi alderdiak zein ondo konpondu daitezkeen ikustea…

EAJk aurrekontuak onartzen ez bazituen ez zuela emandako hitza beteko? Hori ere ez zen lehen aldia izango, beraz ez dute uste arazoa hor dagoenik.