Bederatzi

Linapary-ri flikcretik ostua

Bederatzi da nire zenbaki gogokoena, bai, be-de-ra-tzi. Wikipediaren arabera, zortziaren ondoren eta hamarraren aurretik doan zenbaki osoa da bederatzi.

Bederatzi da jaio nintzen urtearen azken zenbakia. Bederatzi, baita ere, bat janez gero izango genukeen hatzamar kopurua.

Bederatzi, ume bat nintzela gustatzen zitzaidan mutilaren futboleko kamisetaren zenbakia.

Bederatzi, hain zuzen, belarrietan dauzkadan zuloak.

Bederatzi, nire lehen hostia hartu nueneko adina.

Bederatzi, gu mundu honetan ordezkatzen gaituen zenbaki eta letrak batuta lortzen den kopurua.

Bederatzi, ez bat gehiago ezta bat gutxiago ere, etxetik kanpo dagoen norbaitekin kontaktatzeko behar diren zenbakiak.

Bederatzi, bederatzik belarrian arraro jotzeko errepikatu beharreko aldiak.

Bederatzi, zu ezagutu zintudan egunaren zenbakia, eta gutxi barru egingo ditugun hilabeteak.

Bederatzi, haur batek amaren sabelean eman beharreko hilabeteak.

Bederatzi, Beethovenen sinfoniaren aldia.

Bederatzi, bai, bederatzi, eneagrama (izar itxurako forma geometrikoa)  batek duen punta kopurua.

Bederatzi, azteken ustetan dagoen infernu kopurua.

Bederatzi, baita ere, bederatzi hitzaren letra kopurua.

 

Ahantzi edadeak - Kazetaria eta sare sozialetan aditua. Hara eta hona bideak egiten. Batzutan geldi, baina ez gehiegi. #Umorea #Blogak #Euskara