Banku pribatua eta eskola publikoa (Kutxabank)

Banku pribatua eta eskola publikoa

El Mundo Financiero atarian izan dut ekimen honen berri, ez nekien deus gaurdaino. Kutxabankek simulazio joko bat egiten du EAE-ko hainbat ikaslerekin, heldu bihurtzen direnerako zenbait konpetentzia finantziero maneiatu ditzaten. Iaz ekin zioten esperimentuari, eta parte hartu zuten eskolen %100ak errepikatu nahi du esperientzia. Honela azaltzen du banketxeak berak:

Banku pribatua eta eskola publikoa
Kutxabanken egoitza, Gasteizen.

Finantza-sistemaren parte batean eragina duten arazoen (gehiegizko zorpetzea, dibertsifikazio eza, iruzurrak edo gehiegikeriak) arrazoietako bat izan daiteke ez gaudela nahiko trebatuta finantza-sistemaren inguruan. Eskolara joateko adina duten gazteek, PISAren azken txostenaren arabera, oinarrizko finantza-gaitasun maila txikia dute, munduko batez bestekotik behera daude.”

Material didaktikoa eta pertsonala zuzenduko dira 80 ikasgeletara, hau da, 2000 ikasle ingururengana iritsiko direla. Hala eta guztiz ere, oraingoz akordioak 25 ikastetxerekin itxi dituzte: lau Araban, hamaika Bizkaian eta hamar Gipuzkoan. 38 ikasle eta 700 ikasle. Gazteak 13 eta 15 urte bitartekoak dira. Ikastaroa urritik ekainera luzatuko da. Ikastetxe gehienek klase hau matematiken ordutegi barruan sartu zuten, baina irakasle askoren aburuz, bertan erakusten diren diziplina ezberdinak aintzat hartuta, Ekonomia ere sartu ahalko litzateke.

Iaz 1255 ikaslek jaso zuten formakuntza, eta (beti ere Financieroren arabera) hezkuntza komunitateak sekulako harrera ona egin zion: irakasleen %99-k zioenez ekintza didaktiko bikaina izan zen, eta iritze berekoa omen da ikasleen %90a. Bikote edo taldeetan antolatuta, parte hartzaileei pertsona bat egokitzen zaie (langabetua, ikaslea, enpresario txikia…) eta helburu batzuk zehaztu, baita berau lortzeko denbora mugatu bat.

Kutxabank. 2000 neraberi bizitzaren inguruko azalpenak ematen. Banku pribatua gazteak hezten eskola publikoan. Ez dakit zuei, baina niri tripak nahastu zaizkit, ez baita ahantzi behar banku hori bera dela EAE-n etxe kaleratze gehien burutu dituena. Sekulako nahasmasa sortu zen Guardia Zibila Cintrueñigoko eskolan ikusi genuenean. Ez zen etikoa, ez zen humanista, lotsagarria zela; eta bai, baina egun bat pasa eta alde egin zuten. Hauek fusilik gabe, baina beste biolentzia baten inguruko adoktrinamendua egiten dutelakoan nago.

Banku pribatua eta eskola publikoa

2 pentsamendu “Banku pribatua eta eskola publikoa (Kutxabank)”-ri buruz

  • Ez ahaztu esatea, eskola publikoa eta OFIZIALA, gure ikastolak publikoak ziren, eta kendu zizkigutenean OFIZIALAK egin zituzten.
    P.D. PSOE ko ZUTIK, EB ainfiltratutuen lantxoa izan omen zen GURE IKASTOLEN desmantelamendua, baina ezker abertzalea nun arraio zegoen?

    • Peru Dulantz 2016-10-03 14:26

      PSOE ko ZUTIK, EB ainfiltratutuen lantxoa? Bai zera! PNV eta Jaurlaritza ere buru-belarri aritu ziren horretan. Ezker abertzalea indartsua zen lekuetan ez zen desmantelamendu hori gauzatu, oro har.