‘Balcón de Bizkaia’ rallya bihar, Muniketan gora

Bihar, Montecalvotik Elgetarainoko lasterketa korrituko dute, lau tramutan banatuta: guztira, ia 60 kilometro osatu beharko dituzte gidarie parte-hartzaileek. Lau tramuak honako hauek dira: Muniketako igoera (6,5 kilometro), Maumakoa (9,6 km), Elegetakoa (4,7 km) eta San Asentziokoa (8,1 km). Tramu bakoitza birritan egingo dute.

Faboritoen zerrendan hainbat izen dago. Ander Vilariñok (igoeretan Europako Txapelduna izana) irabazteko aukera handiak ditu, Subaru Impreza WRCagaz. Ramon Apalantza ere aurrean ibiliko da, Mitsubishi WRCaren bolantean.

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria