Neutroien Espalazio Zentrua: nor bere lekuan

Neutroien espalazioa
Neutroien espalazioa

Batzuen iritziz, Espainiako Gobernuak ez du nahikoa egin Bilboko apostuaren alde, eta hori hala izan liteke. Bainan telefonoz hitz egin dudanean nire Lundeko lankideekin, haiek Bilboko arerioarekin ez zeudela kezkatuta adierazi didate. Egia esan, Suediak zientziaren inguruan apostu sendoa egin du azkeneko hamarkada eta gizaldietan. Gure hemengo apostuak, ordea, azken ordukoa izateaz gain, heldutasun gutxiko susmo hedatua dauka gure mugez harago.

Gure inbertsioa Ikerketarako gaietan, suediarren erdia da Barru Produktu Gordinaren porzentaietan,  eta askoz artikulu gutxiago argitaratzen ditugu ikerlariko eurek baino. Beraz, erabakia ezkorra izan arren, espero zen.

daniel-bonneruewikimedia

Orain, Espainiako gobernuak halako partxe bat egiteko proposamena egin du, Bilbon tele-txiringito bat sor dadin. Nire ustez, proposamen hori lortutako porrota samurtzeko besterik ez da egin. Praktikotasun gutxi izango luke euskotxiringito horrek. Gutxi etorriko lirateke kanpotik  Bilbora, Suediara joateko aukera izanda, eta azkenean, bertako  zientzilari gutxik erabiliko lukete, berebiziko kostoaz. Bestalde, etorkizuneko beste proposamenen aurka joko luke euskotxiringitoak.

Euskal proposamena bere lekuan gelditu da, eta hobe dugu onartzea gure benetako egoera eta posizioa, aurrera jo nahi baldin badugu: bigarren mailan gaude.

Ez dago errezeta magikorik zientziaren Champions League-an sartzeko. Apal apal, Unibertsitatea egokitu eta babestu beharko dugu, suediarrak egiten duten bezala. Egunez egun kalitatea gehiago landuz, hel gaitezke egunen batean. Baina Europan erreferientzia garela behin eta berriz errepikatuz, mamuarena besterik ez dugu egingo.

(Gehiago jakiteko: Gara, Berria).

ikerketa, Neutroien espalazio zentrua, unibertsitatea, zientzia

Caracasen jaioa 1956. urtean, Euskalherrira 12 urtekin etorri, eta 17 urtekin berriz Ingalaterrara joan nintzen ikasketak egitera Biologian. Biokimikaria naiz, eta EHUko Donostiako Kimika Fakultatean irakatsi eta ikertzen dut. Onddoen biokimika da nire espezialitatea, bainan zientziaren komunikazioan ere aritua naiz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude