Baietz abenduaren 3rako euskarazko 20.000 hitzen ahoskera lortu sarean!

Baietz

Ba bai, oraingo honetan erronka batean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu: baietz abenduaren 3rako, Euskararen Egunerako, sarean euskarazko 20.000 hitzen ahoskera lortu?

Elhuyar hiztegien eta Forvoren webguneek sortu dute #esanHitza erronka. Euskarazko ahoskerak biltzea du helburu, Interneten euskara gehiago entzuteko.

Gaur egun, Elhuyar hiztegien webgunean hitzen ahoskera entzun dezakezu, Forvori esker. Aukera hori oso lagungarria da euskara ikasten ari direnentzat… baina hitz guztiak ez daude entzuteko moduan. Horregatik, entzun ezin diren hitzen zerrenda murriztu eta ahalik eta ahoskera gehien grabatu nahi ditugu Euskararen Egunerako.

Hartuko duzu parte #esanHitza erronkan? Bi modu daude parte hartzeko, eta bideo bana egin dugu azaltzeko: hiztegien webgunean kontsulta egitean, zein hitz dauden ahoskatu gabe ikusita; eta, bestela, zuzenean ahoskatu gabeko hitzen zerrendara jota.

Animatu eta esan hitza, euskara entzun dadin!

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.