Ba al da lekurik beste alderdi politiko batentzat Euskal Herrian?

Alderdi abertzaleak zatikatuta daudela eta esparru elektoral berberetan mugitzen direla irakurri izan dugu maiz. Ezkertiar eta abertzaleentzat, begiratzen dugun betaurrekoen arabera, bost alderdi bost aukera egon daitezkeela kontatu dut [Ezker Abertzalea, Abertzaleen Batasuna eta Aralar nahikoa ziur, Eusko Alkartasuna zentzu batean sozialdemokratatzat har dezakegu eta Alternatiba sortu berriak alderdi ezkertiar eta soberanistekin akordioetara heltzeko borondatea erakutsi du], aldiz, eskuineko alderdi abertzaleen artean kokatuko nituzke, [hauek ere, begiratzen ditugun betaurrekoen arabera] EAJ eta H1!.

Ezker Batua ezkerreko jendeengana heltzen da, nahiz abertzale soslaia ere izan dezakeen. Batzarre, ere, Nafarroan perfil bertsuan kokatuko litzateke, Na-Baitik ateratzeko hartutako erabakiarekin.

PSOEk unionismoaren ideologiari jarraitzen dio, “ezker asmoz” eta Alderdi Popularrak unionismo bera, baina eskuin asmoz. UPyDk, unionismoaren, desenkantatuak jasoko lituzke, modu batez edo bestez. Ezkerreko ala eskuineko politikak bideratzen dituen ondoegi jakin gabe.

Zentroaren aukera

Euskal politikagintzaren eskema sinplista [ñabardura asko egin dakizkioke goiko laburpenari] burututa eta Frantziako eredua harturik, zentroak ez al luke lekurik euskal politikagintzan?

Krisi ekonomikoaren garai hauetan, gobernu sozialistek ere neurri kontserbadoreak hartu dituztenean, ze eremu landuko lituzke, ze politika modu, zentroak?

Nola definituko litzateke euskal zentroa deitu ahalko litzatekeena? Eta zer iritzi izango luke alderdien legeaz edota konponbide politikoaz? Zer iritzi katolikotasunaz eta lan erreformaz?

Euskal zentroaren aukera interesgarria izango litzateke euskal politikagintzan, instituzioetan ordezkaritzarik lortuko lukeen jakin ez arren, esperimentu politiko gisa sikiera baliagarria izango bailitzateke, euskal jendartearen nahiak eta interesak neurtzeko.

CDS izan al zen, alde horretatik, Hegoaldeko lau herrialdetan interes horiek defendatu zituen azken alderdia?

Politika zentrista egiten duen euskal alderdiren bat posible ote litzateke?

Irudia | Politika zentrista egiten duen euskal alderdiren bat posible ote litzateke? | Ezezaguna | Creative Commons By SA

8 pentsamendu “Ba al da lekurik beste alderdi politiko batentzat Euskal Herrian?”-ri buruz

  • Markos Jutsuriaga 2010-11-10 11:47

    Lekurik? Ez dago lekurik ezertarako… ezta mugitzeko ere. Gaur irakurri ahal izan dugu prentsan, Aralarren barrenean ere, Arabako militantziaren %40 banandu dela “Araba bai” delako izenarekin….
    Burugabekeriak…
    H1!, Araba bai, EA, Aralar, EB, Alternatiba, EAJ, EAJ(R), Bateratuz, Alkartzeko, Batura, Herria gu, Alternatibaren alternatiba, Araba bai baina guk,… Zaldieroak biñeta polita du honen inguruan: http://ttiki.com/19267

  • Euskal zentroa PNV da.

    “Eta zer iritzi izango luke alderdien legeaz edota konponbide politikoaz?”Zer iritzi katolikotasunaz eta lan erreformaz?”

    Gai guzti horietan hiru irizpideren arabera posizionatzen da:
    – Erdibidea
    – Indefinizioa
    – Epelkeria

  • Bera, iritzi guztiak errespetagarriak dira, baina ez zait iruditzen EAJ alderdi zentrista bat denik. Ondo eskuinekoa da kultur ereduari eta sozio-ekonomia gaiei dagokionez.

    Dena den, norberak bere betaurrekoetatik ikusten du mundua…

  • Nire ustez PNVtik eskuinera existitzen da espazio politiko zabal bat beste herrialde gehinetan ordezkaritza parlamentarioa duena. Gurean PP dago, baina gatazka nazionalarekiko posizioak ezaugarritzen du bere kontserbadurismoak baino gehiago.

    PNV erdian dagoen ala ez zalantzan jar dezakezu, baina nik esango nuke erdi hori bilatzen dutela, lehen aipatutako hiru estrategien bidez.

    Iruditzen zait espazio zabala dagoela PNVtik ezkerrera eta eskuinera eta baita PNVtik espainiar nazionalismo aldera eta euskal nazionalismo aldera.

    Bi poloen arteko erdibidea da zentroa. Beraz, polo horiek baldintzatzen dute. Eta jeltzaleek poloetako posizioen erdibidea hartzen dute sarri, alde bati arrazoia ematea kosta ala kosta ekidinez.

  • Atomizazioa ez da onuragarria izaten gertatzen den eremuarentzako… baina kontuz, gauza bat da ezkerrarena dirudien ohitura horren kontura barre egitea eta beste gauza bat da bipartidismoaren apologia egitea…

    Bestalde, ulerrgarria iruditzen zait Euskal Herrian dugu egoera desegonkorrean horrelako mugimenduak gertatzea. Denborak (eta bozek) jarriko dute bakoitza bere lekuan.

  • Josemari Navascués 2010-11-10 16:40

    Bai badago. BATENTZAT bakarrik. Atomizazio hori bildu eta idependiatziarako bidea zuzendu eta, bidez batez, espainolak eta erregionalistak baztertzen duenarentzat.

  • -Gabon!

    .- Markos eta Hatz-ekin ados, nahiz eta bakoitzak bere ikusmoldea azaldu.

    .- Epe motzean bederen ez dut ikusten beste alderdi bat “zentroa” deitzen diozuen erdibide hortan.Denborak, zehaztuko ditu oraindik gehiago bakoitzaren ezaugarriak fase politiko berrirako bidean, bainan kasu hontan bai esango nuke eremua beteta dagoela ezkerretik hasi eta eskuineraino edo nahi baduzue A-tik hasi eta Z-raino!!!

  • Atomizazioa gertatzea ez da bitxia, kultura demokratikoa nahikoa garatu gabe dugularik, eta batez ere, hain ego handiak dihardutelarik politikagintzan. Lotsa ere ematen du sarri, gure inguruko zenbait politikarik nola jarduten duen.
    Badira alderdi guztietan era ezberdinetako parte hartzeak, behinik behin.
    Lehena, alderdiaren ugazabena: alderdia eurena da, eta eurek erabakitzen dute “ebazpen organoen” osaketa eta baita une oro jarraitu beharreko ildo politikoa ere. Traba egiten diena baztertu edo bota egiten dute erraztasun handiz.
    Bigarrena, ebazpen organoetako kide-ez-ugazaba eta liberatuena: ugazaben aginduetara daude, zer gerta ere, nondik abiatu ere. Ugazabek eurek baino zurrunago joka dezakete askotan.
    Hirugarrena: militanteak. Jarraitzaile fidelak eta sutsuak. Hooliganak. Ugazaba-gorenak nora, eurek hara. Jarraitzaile sutsu ez direnek, etorkizun petrala dukete alderdietan…
    Jarraituko du…