Azterketei desobedientzia

Azterketei desobedientzia

Desobedientziaren aurpegi ezberdinak ikusi ditugu azken aldian; baina bada bat, ene ustetan behar baino isilago pasa dena. Ikasle, irakasle eta gurasoek ikaragarrizko lana egin dute LOMCE gelditzeko.

Azterketei desobedientziaAzken albistea honakoa izan da: 160 zentrok baino gehiagok ezetz esan diote lehen hezkuntzako hirugarren mailako azterketari. Tartean daude bai Ikastolak eta baita eskola publikoak ere.

Txindurri lana egiten ari dira, desobedientzia txikiak handi bihurtzen. LOMCE atzera bota nahi dute eta bertoko hezkuntza propioa aldarrikatu. Gogora dezagun, lehengo urtean froga moduan egin behar zuten azterketa ez zutela egin eskola publikoetan familiek desobeditu egin zutelako.

Aurten, Hezkuntza Sailak zentroen esku utzi du azterketaren garapena, izan ere, eta hau ere kontuan hartu beharrekoa da, LOMCEk jasotzeaz gain, Heziberri planaren barruan ere badago azterketa.

Asteazkenean zenbait gurasok, irakaslek eta ikaslek gutun bat helarazi zioten Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuari, Heziberrin agertzen diren dekretu kurrikularrak bertan behera utzi eta bertako hezkuntza sistema propioa eratzeko eskatuz.

Bitartean, desobedientzia eta desobedientzia. Ez dago besterik.

Azterketei desobedientzia