Azken Portuko literatura egunak, Lertxundi, Aranbarri eta Maiarekin

azkenportu

Iaz bezala, Azken Portuko kristau biltoki zaharrean izango dira ekitaldiak, datorren astean.

Honakoa da egitaraua:

· Maiatzak 18, astelehenarekin, 20:00etan.
Anjel Lertxundi: hitzaldia
“Batez ere, irakurlea”.

· Maiatzak 19, asteartearekin, 20:00etan.
Jon Maia: hitzaldia
“Abestetik idaztera: esperientzia bat”.

· Maiatzak 20, asteazkenarekin, 20:00etan.
Iñigo Aranbarri: hitzaldiaAzken Portuko lagunen hitzetan, “aurten idazlea bere beste alderdi batzuekin harremanetan jartzeko asmoa izan dugu. Horrela, Andu bere irakurlearekin harremanetan jarri dugu: idazlea eta irakurlea nola moldatzen diren elkarrekin, nola osatzen duen irakurketak idazketa, zenbateraino baldintzatzen duen, eta abar… Jon Maia, bere bertsolari eta abeslariarekin hizketan jarriko dugu: abestetik edo bat-batean aritzetik idaztera nola aldatzen den sortze lana kontatuko digu. Iñigo Aranbarri, aldiz, kazetaritzarekin, idazteko beste generoarekin elkarlanean eta gatazkan ariko zaigu asteazkenean”.

Udal zentsoreek ekimen oro arautu, zaindu eta zaildu nahi dutenean, Azken Portuko gazteek beste behin ere eguzkia betea dakarte auzo hartatik…

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Azken Portuko literatura egunak, Lertxundi, Aranbarri eta Maiarekin”-ri buruz