Autolesioak eta zalantzak

Irratian entzun, telebistan ikusi eta egunkarietan irakurritakoak zalantzak sortzen dizkit, nolabait esateko.

Daniel Pastorren lesio, ospitaleratze eta kartzelaratzeari buruzko informazioaz Efe agentziak zabaldutako teletipoa bere horretan sartu dute egunkari askok, El Diario Vascok edo Públicok edo Deiak berak esaterako: “[Pastor] se negó a declarar después de reconocer que se había autolesionado en dos ocasiones durante su arresto porque tenía miedo de lo que le podía estar ocurriendo a su novia, Lorena López, arrestada junto a él el pasado martes”. Beldurra zeri zion Pastorrek? Beldurragatik autolesionatu da ala beldurragatik esan du autolesionatu dela? Beldurra zeri, bera ez badute ukitu ere egin?!

El Paísen ere hala idatzi zuen Jose Yoldik: “El jefe del comando, sí sí ha reconocido haberse autolesionado en dos ocasiones. La primera el jueves cuando, fruto de la tensión porque tenía miedo de lo que le podía estar ocurriendo a su novia, Lorena López, una de las arrestadas junto a él, golpeó con fuerza una mesa, cauándose lesiones en los nudillos”. El Paísek ez dio ezta Auzitegi Nazionalaren bertsioa denik, Yoldi hantxe bertan egongo balitz bezala kontatzen du.

Eferen teletipoak eta ondoren egunkari gehienak diote Pastorrek “jarrerak” hau da autolesioek, eraman zutela Grande-Marlaska Pastor Auzitegi Nazionalera lehen bailehen eramatera, deklarazioa hartzeko. Auzitegi Nazionalaren eta berri agentzien informazioaren arabera, epailearen aurrean egin duen deklarazio bakarra torturarik ez duela jasan esateko izan ei da.

Kazetaritza krisian dagoela eta bueltaka dabiltza mundu horretakoak aspaldion. Baina ez da paperaren krisia, ez eta krisi ekonomikoa ere, sinesgarritasun krisi handia dute egunkariek informazio hori horrela ematen duten neurrian.

Garak bestelako informazioa dakar. Argi dio “tesi ofizialak” diola Pastorren bere burua lesionatu zuela, “baina argi dagoenez, ezinezkoa da informazio hori kontrastatzea oraingoz, atxilotuak inkomunikaturik jarraitzen baitu”.  Bertsio ofiziala zalantzan jarriz, Garak dio Auzitegi Nazionalak are gehiago nahastu dituela gauzak, todavía rizaron el rizo un poco más, Pastorrek Grande-Marlaskaren aurrean ez zela torturatua izan eta bere burua lesionatu zuela adierazi zuenean. 

Daniel Pastorren atxiloketa

Irudia | Daniel Pastorren atxiloketa | 20 minutos | LGPL

2 pentsamendu “Autolesioak eta zalantzak”-ri buruz

  • Tristeena da zuk dituzun zalantzak oso jende gutxi dituela. Hemen Euskal Herrian akaso zenbaitek bai, baina hemendik kanpo torturatzen denik ere ez dute sinesten edo sinetsi nahi. Komunikabide gehienak gatazkaren konponbiderako beharrean kalterako ari dira izaten.

  • Cadena SERren kontraesana ere mundiala da.
    Aurreneko paragrafoan: “Una el jueves, dando un fuerte puñetazo en una mesa que le dejó lesiones leves en los nudillos de una mano. ” Albiste bukaeran: “Daniel Pastor se lesionó el jueves en los nudillos al darle un puñetazo a la pared de su celda mientras estaba en dependencias de la Guardia Civil.”