Aste Santuarekin itzuli da bere onera Iruñea

Aste Santuarekin itzuli da bere onera Iruñea

Sarrera honi azalean jarri diogun argazkiak ez du ezelango zerikusirik azpiko bideoarekin, baietz ematen duen arren (oharra: kontuz bolumenarekin!).

.

.

1940ko argazkian bi emakume bilbotar ageri dira, hiriko Aste Santuko pausuetatik ihesi. Baina aise izan zitezkeen iruindarrak ere, izu-izututa herenegungo prozesioa txunta-txuntaka entzun eta gero –Aritz Ibañez Lusarretak momentu bera jaso zuen, beste ertz batetik-.

Hirurogei musikarik osatutako bandak jo ei zuen Espainiako ereserkia, Flagelación del Señor kofradiako kideek. Logroñokoak dira eta bost urte omen daramatzate Iruñeko Aste Santura etortzen, himnoa lehen aldiz jo bazuten ere. Horrela adierazi zuen atzoko periodikoak.

Joan den igandean, erramu-igandea ospatzen ari zirela Korrikako jendetza ikusita asaldatuta zirenen mendekua dirudi kontuak. Herenegungoa entzunda, UPNko batek baino gehiagok pentsatuko zuen: “Aste Santuarekin itzuli da bere onera Pamplona!”.

Aste Santuarekin itzuli da bere onera Iruñea

Aste Santuarekin itzuli da bere onera Iruñea
Aste Santua, Espainiako himnoa, Iruñea, Prozesioa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude