Askotan…

Espainiako bandera, by Tugunska, Flickr

Ez da ixiltzen naizen lehen aldia. Ez da azkena izango. Ez duenak ulertu nahi ez duela sekula entzungo ikasi dut. Askotan gertatu zait. Eta tamalez, gehienetan eta gehienekin hoberena ixiltzea dela erabaki dut.

Txikitan, udalekuetan, nexka batek galdetu zidana oroitzen dut orain: “¿Pero los vascos no lleváis cócteles molotov en la riñonera?”. Ez nekien orduan horrelako mila astakeri entzungo nituela behin eta berriro.

Madrilera iritsi eta gutxira, Colón plazako Españako bandera ikaragarria ikusi nuenean aho bete hortz geratu nintzen. “Eta gu ginen abertzaleak!”, pentsatu nuen. Bai, hemen, Madrilen, euskaldun guztiak gara abertzaleak beraientzat eta abertzaleenak beraiek direla ez dira ohartzen. Abertzale espainolak, baina abertzaleak azken finean.

Beste behin, Euskal pilota fimea ikustera joan nintzen Malagako klasekide, eta orduan lagun, batekin. Sekulakoak entzun behar izan nituen. Ez zidan txintik ere esaten utzi. Pikutara bidali nuen duela urte bete.

Duela gutxiago, Patxi López lehendakari bihurtu zenean, nagusiarengana jo nuen. Lehendakariak euskera ez jakitea arazo bat bihurtu zitekeela planteatu nion. “¡Ah! ¿Pero para ser lehendakari tiene que saber euskera?”, bota zidan. “Es como si Zapatero no supiera castellano”, erantzun nion. Pentsakor gelditu zen, baina ez zion berri bat egiteko haina garrantziarik eman.

Askotan, maizegi, horrelakoak. Eta triste sentizen naiz. Hitzegiten, azaltzen, uzten ez didatelako (digutelako). Eta horrelakoetan, Laboarengana jo ohi dut: Baga, biga, higa…

Donostiarra. Mundua aldatzeko asmoarekin egin nintzela kazetari esaten dudanen, barre egiten dute. Berdin dit.

3 pentsamendu “Askotan…”-ri buruz

  • Madril faxistez eta abertzale espainolez josia egon arren badago itsua ez den jendea, herriaren etorkizuna herriak inposaketarik gabe erabaki behar duela ulertzen dugunak gaude.

    Hay gente que creemos que el estado español es una cárcel de pueblos y que el Derecho de Autodeterminación es un derecho de todos los pueblos. Hay gente que nos solidarizamos con los represaliados en Euskal Herria, que creemos que el conflicto sólo se solucionará cuando el pueblo vasco tenga la voz y el derecho a decidir. Somos los mismos que salimos a la calle el día 12 contra la celebración de “el dia de la hispanidad”, somos el madrid antifascista, el madrid obrero. Desde este Madrid que resiste un abrazo grande al pueblo vasco y a todos los pueblos que luchan por su libertad!

    Atxilotuak askatu!
    Utzi bakean Euskal Herria!

    PD:Euskaldunberri naiz, baina oraindik ezin idatzi dena euskeraz, barkatu.

  • Beno, ni Frantzian bizi nahiz, eta hemen ere denetarik aurkitu dut. Halere, hemen ditudan bospasei lagun onenetatik 2 madrildarrak dira. Bestalde, nik ere ikasi dut entzun nahi ez duenari esplikazioak ematea alperrik dela.

  • Izaskun Pérez 2009-10-19 22:36

    Bai Julen, nire hemengo lagunek (madrildarrak batzuk, estatuko beste lekuetatik etorritakoak besteak) ulertzen dute gure ikuspuntua. Horiekin ez dago arazorik…