Arthur & George

pn659.jpg
Julian Barnes adiskidearen liburu hau ez zait gehiegi gustatu (Anagrama 2007). Arthur Conan Doyle-ren bizitzaren zati bat kontatzeko, iruditzen zait gehiegi korapilatu dela britainiarra. Nire lagunen bati asko gustatu bazaio ere, luzetsi xamarra neure gusturako: 523 orrialde, kriston katxarroa, amaiezina. Ezin esan liteke Barnesek ez dakiela idazten, kontu guztiak hariltzen ditu maisutasunez, esku seguruz, hitz hautatuz, baina distirarik gabe. Egia da, halaber, izaera britainiarraren giltzetako batzuk ederki erakusten dituela, eta hori ez da gutxi, baina, arraioa, bera ere iritsia ote dago, egiten duena egin, dena balekoa den adinera? Austerren kutsua hartzen ari da kontu horretan. Gizon jator askoa eduki genuen aurrean Sautrela telesaioan elkarrizketatu genuenean, baina nahiago ditut haren beste lan batzuk: La mesa limón ipuin liburua eta, batez ere El perfecccionista en la cocina aparta.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)