Ekainaren 29tik, Uztailaren 4ra: Arteleku// Y+Y+Y Artea eta Konplexutasunaren Zientziak

arteleku-copia-simple1

MINTEGIA – HITZALDI IREKIAK

Koordinazioa: Joaquín Ivars.
Datak: ekainaren 29tik uztailaren 4ra.
Parte hartzaileak: Christa Sommerer, J.J. Merello, Federico Morán, Álvaro Moreno eta Juan Luis Moraza.
Hitzaldi irekiak: Uztailak 1, 2 eta 3

Konplexutasunaren zientzien alorrean aztertzen diren ideiak aurkeztea eta arte diskurtsoekin dituzten paralelismoak erakustea da mintegi-tailer honen helburua.

Konplexutasunaren zientziek hainbat zientziatan zeharka (biologia, fisika, neurozientzia, astrofisika…) agertzen diren faktore komunen azterketan dihardute, eta honako kontzeptu hauek aztertzen: ausazkotasuna, kaosaren teoria, sistemen teoria, baita emergentzia eta buru-antolakuntza bezalako ezaugarriak ere. Azterketa eredu hauek soziologiari, ekonomiari, psikologiari, politikari… aplika dakizkioke, baita artelanak sortzeari ere.

HITZALDI IREKIAK

Uztailak 1, 17tan, Joaquín Ivars. 19tan, Juan Luis Moraza.
Uztailak 2, 17tan, J.J. Merello. 19tan, Christa Sommerer.
Uztailak 3, 17tan, Federico Morán. 19tan, Álvaro Moreno.

Mintegi honetan parte hartzeagatik UPV-EHUko aukera askeko kreditu bat eskura daiteke.

Informazio gehiago: www.arteleku.net

Artea eta Zientzia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude