Arreta deitu zidaten 3 artelan Pompidou museoan egindako bisita azkar batean

rougeBrassaïrekin ireki nuen sailarekin jarraituz, Parisko Pompidou museoan harritu ninduten hiru artelan:

1. Chris Markerri eskainitako espazio bat dago museoaren azpisolairuan. Ez daude bere lanik garrantzitsuenak (filmotekan ematen dituzte bereak eta bere gustukoak). Baina ikusgai dagoen hau egin zitzaidan begietara harrigarri.

2. Bere fondoa erakusteko XX. Mendearen hastapenetatik gaur arteko bi erakusketa permanente daude. Lehen atala 1960an amaitzen da, eta lehen aretoan, primitibismoaren atalean Ramon de Zubiaurreren artelan hau dago: Los remeros vencedores de Ondarroa.

3. Tadao Andoren Church of Light. Ez naiz arkitektura zalea, baina elizen tradizio gotikoarekin bat egiten zuela iruditu zitzaidan, espaziora sartzea eta bertan egotea esperientzia mitiko/mistiko garaikide bihurtuz.


(Jatorrizkoa JonBenito.com blogean)

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria