Bermeo: arrantza-kofradia zena, berrikuntzaren fabrika bihurtuta

Bermeoko arrantzaleen kofradia zaharra

Euskal Herriko berrikuntzaren fabrika” bezala aurkeztu zuten DenokInn-Urdaibai joan zen otsailean. Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Busturialdeko hainbat Udalez gain, Massachussets Institute of Technology ere badago egitasmoaren atzean.

Urte bi barru egongo da martxan bete-betean zentro hau, baina dagoeneko hasi dira lanean eraikinaren lehen solairuan. ‘Fab Lab’ prototipoak fabrikatzeko laborategiak jarri dituzte bertan, eta horretan dihardute.

Arrantzale askok uste dute beste erabilera egokiago bat merezi zuela hainbeste urtetan hutsik egon den kofradia zaharrak. Seguruenik, arrantza mundutik urrun ikusten dutelako oraingo jarduera. Beharbada horregatik, eta baita egitasmoaren nondik norakoak herritarrei hobeto azaltzeko, DenokInn-Urdaibai berrikuntza zentroaren ateak zabalduko dizkiote herritarrei gaur, ostirala, arratsaldeko 17.30etan.

Besteak beste, bertan izango dira Neal Gershenfeld, Massachussets Institute of Technology-ko zuzendaria, eta Carlos Fernández, DenokInn-Urdaibai zentroko koordinatzailea, ekimenaren helburuak herritarrengana hurreratzeko.

arrantza, bermeo, berrikuntza

Kazetaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude