Arnaldo Otegik lehendakari izan nahi du

Arnaldo Otegik lehendakari izan nahi du

Arnaldo Otegik lehendakari izan nahi du

Logroñoko espetxetik atera bezperan New York Times egunkariak baieztatu du zurrumurru ozena. Arnaldo Otegik EAEko lehendakari izateko bere burua aurkeztuko du EH Bilduren hautagaitzen baitan. Hope and Fear Await a Basque Leader on His Release From Prison (Lider euskaldunak itxaropena eta beldurra du zain espetxetik askatzean) artikuluan jaso dute Otegik kartzelatik idatziz bidalitako gutuna. “Espainia eta Frantziako gobernuak irtenbiderik gabeko egoera luzatu nahi dute, beldur direlako behin fase hori bukatuta, segidan erabakitze eskubidearen fasea etorriko den”.

Sei urte eta erdi gatibu eman eta gero goizean goiz espero dute Otegiren irteera, eta Logroñoko espetxe atarian egingo ditu lehen adierazpenak. Arratsaldez, Elgoibarren ongi etorria emango diote, ospakizun giroan; kontzertuak izango dira, tartean Fermin Muguruzarena. Larunbatarekin helduko da ekitaldi politikoa, Belodromoan, Donostian.

Egun handia izango da abertzaleentzat eta bereziki ezker abertzalearentzat, indar sinboliko galanta metatu baituen liderra baita. Ikusteko dago Otegiren askapenak zenbaterainoko hauspoa emango dion ilusioz erdipurdika dabilen independentismoari.

2 pentsamendu “Arnaldo Otegik lehendakari izan nahi du”-ri buruz

  • ai
    Bai, Otegi aske, Madrileri ondoen etorri zaion euskal buruzagia aske.
    Orain Madrilen PNV ren eta ETBren laguntza osoa edukiko du, izan ere Madrilen ere jakin badakite desgrazin eroritako ezker abertzaletik apartatutako abertzale guztiak arrisku bat direla, eta haueko,alde urrutiegi ez egiteko kontrolatutako buruzagi bat jarri behar zaie berriro, “las reglas de juego” erresopetatzen dituena.

    Ainbat “kagada” egin ditu ezker abertzaleak Arnaldo zegoenean……..”kagadak” ote ziren benetan?? Euskal nazioaren edozein infraestruktura, ikastoletatik hasita bandejan entregatu ziren euska abertzaleak ia aktiborik gabe utziaz.

    PNV ko buruzagiak, beti bezela saldu batzuk, eta ezker abertzalean 90 garren amarkadan sartutako “topoak” eta lau inozo besterik ez dira geratzen, noretakoa ote zara zu Arnaldo??

    • Eta bakearen saria jaja ez ahaztu bakearen saria eman ziotela, nork eman zion?
      Argi dago Madrilen eta Ajurianean oso gustoko dutela. LA SEXTA bezela, ezkerrekoentzat edo soziatentzako telebista baina azken finean PP k ATRESMEDIAK kontrolatuta.