Arnaldo Otegi: “Euskal estatua ezin da lortu borrokarik gabe”

Arnaldo Otegi: “Euskal estatua ezin da lortu borrokarik gabe”

Topaturekin solasaldia izan zuen Arnaldo Otegik Laudioko Gazte Danbadan.

42 minutuko elkarrizketa argitaratu dute.

Arnaldo Otegik Topatu-n emandako hamar titular:

“Estatuaz futitzen gara. Gure herriari begira jarri behar gara”

“Belaunaldien arteko eten arriskua dago, ez dugu historia behar bezala transmititu”

“Inkomunikazio handia ikusten dut gure artean. Eztabaidak lasai eta errespetuz egin behar dira”

“Ezker Abertzalearen proiektua errebeldiarik gabe ez da gurea”

“PNVren eskutik komunitate autonomo arrunta bihurtzen gara”

“Espainia demokratizatzea posible da? Ez dut mirarietan sinisten”

“Gure agenda jendearen lehentasunetik urrun egon da”

“Utzi jendeari erabakitzen: utzi tronpatzen, akatsak egingo ditu… baina ikasiko du”

“Edo printzipioak eta baloreak aldatzen ditugu edo pikutara goaz”

“Bakoitzak bere bizitzan eredugarria izan behar du”

Arnaldo Otegi: "Euskal estatua ezin da lortu borrokarik gabe"

Arnaldo Otegi: “Euskal estatua ezin da lortu borrokarik gabe”

14 pentsamendu “Arnaldo Otegi: “Euskal estatua ezin da lortu borrokarik gabe””-ri buruz

  • ETA amaitu denean, Bildu eta gure esku dagoren proiektu euskaldun aglutinatzailea ( azkenean, euskaldunok bat, PNV edo E ABERTZALEAN banandu gabe,norabide berean indarra egiten) ikusi zutenean Madrilen, zera pentsatu zuten zihurrenik, ” joer, pikutara dena, hauek independentziara doaz, parlamentuan gehiengoa dira eta”.
    Soluzioa, berriro ere eskuin ezker dikotomian banandu behar ditugu euskaldunak, eta ahal bada euskalduna ez den populazio berria sartu.
    Nor ari da lan hori gogor egiten?
    Nork aldatu du Bildu eta “Gure esku dago “proiektua ezkerreko CUP edo Podemos bat bilakatzeko?
    Deitu nazazue konspiranoiko, baina…Bilduk hemen arrasatu zuenean, gure esku dago hasi zenean, dena bide onetik zihoan, euskaldunak batzen ari ginen “ezker eskuin mobidaren gainetik”, euskaldunak ez diren lagun asko, euskeraz saiatzen hasi ziren (harritu eta poztu ninduen gauza).
    Eta derrepente, ia, Bildu eta “Gure esku dago”, ezkerrera bakarrik doaz,berriro euskal herria bitan bananduaz, beti bezela Madrilek “divide y venceras”.

    Arnaldo, edozein lan, futbol ekipo edo enpresatan hain gaizki egin dutenak despeditu egiten dituzte.
    Zurekin oso gaizki joan zaigu, “jubilatu hadi beingoz” eta hutz gaitzak euskaldunoi batera gure bidea egiten.

    PNV eta SORTUK badirudi euren esistentzia eta jarraipena herri onen etorkizunaren gainetik nahi dutela eta ez diela graziarik egiten ezker eskuin dikotomia desagertzea.

    • Oso ondo idatzia, Bildurena eta Otegirena neuri ere susmagarri irudi.

  • Nere Aburuz 2016-04-05 11:55

    Zergatik ez dago EH Kataluniaren pare independentziaren aldeko borrokan?
    ETArengatik, argi ta garbi. Urte gehiegiz kosta zitzaion konturatzeak nazio askapenerako borroka sabotatzen, estatu espainiarrak nahi zuen jokoa egiten, ari zela.
    Eta urte gehiegiz luzatu zen ezker abertzalea, eta bere militanteak batzarretan edo mikroaren aurrean zegokienean atentatuak medio, ETArekin jardunarekiko jarrera kritikoa erakusten publikoki.
    ETAren jardunaren alferrikako luzaketa horrek beraz, ezker abertzaleari eta batez ere; independentziaren aldeko mugimenduari egin dio kalte.

    Sarritan pentsatzen dut ETAk 80ko hamarkadan (edo 90eko haseran) utzi izan balu bere jardun armatua non egongo zatekeen orain ezker abertzalea bozka eta indar aldetik. Kontutan izanda euskal kultura, musikagintza batez ere, politikoki nazio askapenean kokatua egon dela urte horietan.

    Eta batek pentsa dezake: zertara dator hau guztia, ezker abertzaleko bozeramaileek diotenean autokritika egiten dutela, eta konsziente direla bere estrategia akatsez?
    – Ba arrazoia da haserreturik nabilela ETAren Aberri Eguneko komunikatua dela eta izan duen kritika faltagatik ezker abertzaleko aurpegi ezagun eta militzantziaren aldetik.

    Ez da posible ezker abertzalea euskal gizartea mobilizatu nahiean aritzea independentziaren aldeko mugimendura, eta aldi berean ETA lekuz kanpo dauden, eta inorrek eskatu ez dizkion irakurketa politko zein mugimendurako atxikimenduak ematen aritzea, idependentzia mugimenduaren hazkundea sabotatuz.
    Ezta posible ezker abertzalea herri guztietan jende ezberdina mobilizatu nahiean ibiltzea atxikipen berriak hamarnaka lortuz, eta bitartean ETA komunikatu batekin ehundaka zilegizko atxikipen deusezteko gai denean.

    Ezker Abertzaleak benetako estrategia akatsez zerbait ikasi badu, egin dezala kritika dagokionean. Eta ez 15 urte beranduago.

    • Kataluinaren pare ez ETArengatik? nik dakidala hemen Kataluinan baino hobeto egon gara denbora batean, hasteko garrantzizkoena, ikastolak genituen.Zer gertatu da gero? Zer egin du PNV k bizkaian, bere etxean, euskeraren alde? Independentziaren alde?
      Bildu aurrenekoz irten zenean, goian dioten euskal “proiektu aglutinatzaile” eta serio bezela, sekulako postua hartu zuen, Gipuzkoako diputazioa,Donostiako udala….etab……nork suntsitu du hori ain denbora gutxian? Zergatik?
      Ez pentsa horrelako mugimendu bat suntsitzea eta Diputazioa bezelako instituzioetatik botatzea legealdi batetan ain erraza denik.

  • “Inkomunikazio handia ikusten dut gure artean. Eztabaidak lasai eta errespetuz egin behar dira”
    “Edo printzipioak eta baloreak aldatzen ditugu edo pikutara goaz”
    “Indar berri batek aurrera pausoa eman duela unionismoa demokratizatzeko.”

    Hipotesiak:
    1) Otegi hipokrita bat da
    2) Ezker abertzalea kaos hutsa da eta ez du direkziorik
    3) Otegi Bilduren hauteskunde kanpainiako monigote bat da
    4) Koman nago eta ezker abertzalea eta Doraemon nire asmakizunak dira

    • Nere Aburuz 2016-04-05 12:59

      Ni uste, ezker abertzalean “betiko militantea den” sektore bat deseroso omen dagoela eta ezker abertzaleak “pakeak” egiteko hartu beharreko bidea, agian guztiz kontrajarria izan daitekela ezker abertzalea bozka kopuruan eta jende berria biltzen hartu beharreko bidearekin.

      Hortik datorrela iruditzen zait independentziren aldeko borrokan buru belarri murgiltzeko estrategia politikoa. Eta kataluniaren egoerak inbiria ematen duelako.
      Baina ezker abertzaleak galdu duen terrenoa, ezkerreko soluzioak, proposamen zehatzak dituen diskurtso eta txosten ekonomikoak (burutzeko moduak diren aztertu gabe) planteatzen dituen alderdi poliktiko batek jan du eta jan diezaioke oraindik gehiago.

      Otegik lider motibazionalaren rola hartu du. Eta batez ere egokitu zaion papera ahalik eta hobekien betetzen saiatzen ari da, asmo onez. Hala ere, nahiz eta Otegiren dialektikarako dohaiak bistakoak izan, eztakit nik bere iraganaren zama handiegia izan daitekeen edo ez.

      • Ene… berriz ere bost axola (uste nuen) zaidan gai honetaz luzatzen. Ezker abertzalean dogmatismoa eta estrategia falta nagusi dira arrazoi sinple batengatik:

        Independentzia termino nazional eta sozialean oinarritzen dituelako. Akats larria.

        Beraz independentzia justifikatu nahian dabil independentziarekin zerikusirik ez duten arrazoiekin eta sektoreak konbentzitzen, langile ez euskalduna. Hor edozeinek irabazten dio: kapitalistek diru gehiago ekartzen dutelako, sozialistek dirua pobreei ematen dielako. Eta bi hauek ez dute nazio askapen eta iraultzaren zamarik eta errepresiorik, inperioen laguntza izateraino ere. Beti irabaziko diote bai PNVk eta Podemosek, bai eta etorkizuneko kapitalista eta sozialistek. Beraz alde ekonomiko-sozialean beti galduko du.

        Independentziarako benetako arrazoia euskaria, euskal nazioa, euskara, vasconia, dena delakoa da. Eta bere iraultzarako kanpaina ere honetan oinarritzen du. Baina nola lortuko duzu gehiengo demokratikoa MINORIA BAT BALDIN BAGARA!

        Beraz minoria hori zabaldu gabe ez dago independentziarik. Euskaldunok 300.000-200.000 bat gara asko jota.

        Estrategia independentista nazionalista: porrota, gutxiengoa gara. Estrategia independentista sozialista: porrota, inperioak errazago erosten du jendea.

        Edo gure nazioa zabaltzen dugu edo ez dago independentziarik. Eta independentziarik gabe euskalzidioa erabatekoa izango da.Lehenengo euskara garatu, gero euskara zabaldu eta gero independentzia.

    • Ezker abertzaleak arrakasta nahi badu eta bilduk ere formula asmatuta dago,Diputazioa eta Donostiko udala hartu zutenekoa.Hau da, proiektu abertzale soberanista. Behin udaletan eta Dipuan zeudenean aldiz norbaitek erabaki zuen beste gai batzuk jorratu behar zirela eta akabo.

    • Ez dakigu Otegik orain norentzat egiten duen lan, dei nazazue konspiranoiko baina.

  • Estatalistas, euskal baserria euren burokrazia totalitariaren menpean zapaltzeko. Zenbat inmigrante zaindu beharko dau euskaletxe bakotzak, sozialista honak izateko? Zenbaterainokoa izan beharko da zaborren ezberdinketa, epaiketa sumarial baten aurrean ez agertzeko?

  • 10 minutu besterik ez ditut ikusia ta jada ustet guztiz erratua dagolea, Bilduk ez omen ditu ezkerrreko politikak egin, ta badirudi horregatik PODEMOS ditu dituen bozkak.
    Bilduren 4 urteak jarraitu ta gero, politika sozial aurrerakoeinak eraman dituzte ia arlo guztietan, ta hori inolako gehiengorik ez zutela.
    Bilduk gai sozialez hitz egin du (pobreziaren aurkako eztabaidak bultzatu zitun) ta asko, beste gauza da telecinco ta horrelakoak hortan atentzioa ez jartzea, ta agian berak telecinco ta horrelakoak ikusten egon da batik bat.

    Horrelakoak badira bere diagnostiko guztiak.

    • Ba hori Gipuzkoan nabarituko zenuten ze Euskal Herriko beste lekuetan ez. Eta nortasun kontua kenduta Bildu = Podemos, horregatik Podemos euskal komunitate handia ez dagoen lekuetan bozka asko lortu zituen (Bilbo, Gasteiz, Irun…).

  • Bueno, pixkat desdramatizatzeko: hemen benetan inportantea zera da, Idoia Mendiak nola lortu duen holako aurpegi gazte, freskoa, zimurrik gabea eta harrigarria. Ze kremarekin lortzen da hori? Ur asko edanda? Errezil sagarra janda? Oraintxe hartu dut buzoitik “Zure iritzia ezagutzeak bidea erakusten digu” folletoa ta ia ia hankaz gora erori naiz Mendia andere miresgarriaren karetoa ikusita. Bakarra al naiz? Ta hori testua aipatu gabe. Lehenengo parrafoan: «Euskal herritarrontzat asko dago jolasean». Ez dut segi.