Ezker Abertzaleko hainbat kide atxilotu dituzte (Otegi eta Diez horien artean)

otegi-eta-diez

El Mundok dioenez, LABen egoitzan atxilotu dituzte, eta Miren Zabaleta ere atxilotuen artean dago.

El Paisek, Sonia Jacinto ere aipatzen du atxilotu gisa.

CNN-ek Arkaitz Rodriguez ere aipatu du. Eta Garzon epaileak zuzendu omen du operazioa.

RTVEk, Jose Manuel Serraren izena ere iragarri du. Hau ere atxilotua legoke irrati-telebista publiko espainiarraren arabera.

CNNk dioenez, operazioa Gipuzkoan eta Nafarroan burutu da, eta oraindik zabalik dago. Oraindik sindikatu abertzalearen egoitza miatzen ari dira.

Garak dioenez, Mañel Serra Hernaniko Langile ikastolara zihoala atxilotu dute.

El Mundoren arabera, atxilotuak zortzi izan daitezke. Izen berririk ez da aipatu.

Euskadi Irratiak dioenez, gutxienez zazpi dira atxilotuak eta LABen egoitza miatzen jarraitzen dute. Ainhoa Etxaidek adierazpenak egingo dituela iragarri dute. Dirudienez, Segurako operazioan egin bezala, Mahai Nazionalaren “berreraikitzea” ekiditea du Garzonek abiatu duen operazioak.

(Galder Gonzalezek ere Zuzeun argitaratu ditu xehetasun batzuen inguruko gogoetak)

atxiloketak, ezker abertzalea, Garzon
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Ezker Abertzaleko hainbat kide atxilotu dituzte (Otegi eta Diez horien artean)”-ri buruz

  • Izaskun Pérez 2009-10-14 00:57

    Barne ministerioak 00.30ak aldera bidali duen ohar baten arabera: La Policía Nacional detiene a nueve presuntos dirigentes de la izquierda abertzale (sic)

    Gaztelaniaz utzi dut. Uste dut argi geratzen dela arrazoia.

    Oharraren arabera atxilotuak hauek dira:

    En la sede del sindicato L.A.B., sita en la c/ Pokopandegi, de San Sebastián, en el curso de una reunión:

    Arnaldo OTEGUI MONDRAGÓN
    Rufino ECHEBARRIA ARBELAIZ
    Arkaitz RODRIGUEZ TORRES
    Rafael DÍEZ USABIAGA
    Sonia JACINTO GARCÍA

    En la vía pública en la localidad de Hernani (Guipúzcoa):

    Amaia ESNAL MARTIARENA
    José Manuel SERRA UGARTE

    En la vía pública en Pamplona:

    Miren ZABALETA TELLERÍA
    José Luis MORENO SAGÜES

    Además de estos presuntos integrantes del denominado “BATERAGUNE”, en el portal del domicilio de Miren ZABALETA TELLERÍA, se ha procedido a la detención de Ainara OIZ ELGORRIAGA, cuando portaba documentos y efectos extraídos del domicilio de aquella, para evitar que pudieran ser intervenidos.

    LAB-en egoitza miatzen ari dira oraindik eta operazioak irikita jarraitzen du. Atxilotuak Madrilera eramaten ari dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude