Argentina-Bolibia-Argentina bidaia taupadak (XI-XV)

2015eko ikusiena ZUZEUnXI

Gure gorputzek uda espero zuten eta negua eman diegu. Ameriketakoa gainera. Eskerrak betiereko udaberrian bizi nauzu. Zaitudan. Gaitezen.

XII

Argentinan muxu bakarra ematea da ohitura agurtzerakoan, eskuin masailean oro har. Izan mutil. Izan neska. Konbinazio guztitan. Kontua da bietako batek bakarrik gerturatzen dituela ezpainak bestearen masailera. Bati, beraz, musua jartzea baino ez dagokio musua jasotzeko.

Hasieratik markatzen dira diferentziak horrela. Hasiera txar bat baino ez da erritoa, biek masailak bakarrik jarri eta berdintasun kondiziotan hasten ez badute harremana behintzat.

XIII

Bihar astebete Zarauztik irten ginela. Esan didazu. Eta astea azkar pasa dela solastu dugu elkarrekin. Orain egun batzuk berdina esan zeindan. Hiru egun Argentinan gaudenetik. Eta orduan egunak pisu zitzaizkigun. Orduan bezain ondo gaude gaur. Baina egunak laburragoak dira.

XIV

Buenos Airestarrak, porteñoak tristeak dira oro har. Irribarre gutxi kaletan, propaganda karteletan ez bada. Buenos Airesen erresignazioa sumatzen da gehienengan. Eta gehienak tristeak izateaz gainera ez dira oso ederrak. Ez dut inongo neska edo mutil puxkarik sumatu inguruan.

XV

Ia bizitza osoa Argentinan daraman greziar agure batekin aritu gara hizketan. Postalak eta Mafaldaren kamisetak zituen denda bat zeraman. Damu omen zen Argentinara etorri izanaz Grezian zituen ondasunak utzita. Eta orain ez da inongoa. Herri minez bizi da atzerrian. Kanpotarra litzateke herrian. Eta bere alabek ikasketa unibertsitarioak amaitu eta Espainiara joatea du amtes. Hartara, Espainiatik tartean-tartean Greziara joan ahal izango zuen behinola patuari emaniko biografia okertua zirkuluan ixteko ahaleginean.

argentina, bidaia, bolibia, politika

La terre est bleue comme une orange

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude