Antxeta Irratiak, hamar urte

Eguneroko irratsaioetan urtebetetzeak presentzia handia izango duen arren, datozen egunotan programaziotik eta irrati estudiotik at ere hainbat hitzordu proposatu dituzte Antxetakoek.

Urtarrilaren 8a, esaterako, irrati libreen aldeko eguna izango da. Ateak zabalduko dituzte hurbildu nahi duen ororentzat, eta irrati maratoi herritarra ere egingo dute.Urtarrilaren 13an, Manuel Tapial ekintzaileak Gazari (Palestina) buruzko hitzaldia emango du Kabigorri Ateneoan, 19:00tan.

Otsailaren 3tik 5era bitarte, Europako I.go Irrati Topaketen txanda izango da. Europa osotik etorritako irratiek euren esperientzien berri trukatuko dute elkar.Azkenik, Zorion Besta antolatzeko asmoa ere badute. Otsailaren 14an izango da, urtemuga egunean hain zuzen, eta oraindik xehetasunak zehazteke badaude ere, ospakizun handia da.

Entzun Ikus Elkarteak eta Pausumedia komunikazio elkarteak sostengatuta jaio zen Antxeta Irratia orain dela 10 urte. Egoitza Hendaian duen arren, emisioak Irunera, Biriatura, Urruñako Pausu auzora eta Hondarribiara ere heltzen dira. Gehiago baita batzen gaituena banatzen gaituena baino.

Antxeta Irratia

Irudia | Antxeta Irratia | Antxeta Irratia | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.