Angels Barceló afera ulertzeko 5 gako

Angels Barcelo

Demagun norbait kobazulo batean egon dela azkeneko egunotan, eta ez dakiela ezer urrezko danborrez; demagun norbait parrandan atera zela Angelsen anaia Ronekin eta gaur esnatu dela berebiziko buruko minez. Doakie hemendik guztiei afera hau ulertzeko azalpen txiki bat, nire ikuspuntutik, bost puntutan laburbildua:

1.- Angels Barceló kazetari katalanak SER irratian egiten du lan, “Hora 25” programa zuzentzen. Tabakalera eraikuntzaren gaia ere eztabaidatua izan da luze eta zabal, baita irekiera bera ere. Orain, beste faktore bat gehitu behar zaio. Iazko apirilean Gipuzkoako Foru Aldundiak 19.965€ ordaindu zizkion SER kateari “Hora 25” programa Tabakaleratik emititzeko, Barceloren eskutik (atzo jakinarazi zuen NAIZ hedabideak). Tamainako dirutza publikoa erdian egonda, ez dago esan beharrik oso maitea zutela aurretik ere.

Angels Barcelo
Iturria: Naiz

2.- Barceló eta Alicia Amatrian dantzaria izan ziren finalistak. Sektore pribatuaren (Turismo Elkartea barne) eta PSE-ren bi bozekin irabazi zuen hautaketa kazetariak. EAJ-ko ordezkariek Amatriainen alde egin zuten.

3.- Nire ustez Eneko Goiak aurreikusi zuen zer nolako kakanahastea sortuko zen, zeren eta prentsaurrekoan bota zuena ez da ohikoa: hautaketa elkarte pribatuek bultzatu zutela aitortu zuen. Hasierako bi argudio nagusiak: bata, ETAk amak utzi zituenean Donostira hurbildu zela programa bat egitera; bestea, gertaera beraren urtemuga gai beraren inguruko beste programa bat egitea.

4.- Ernesto Gasco PSE-ko zinegotziak eman digu, ziurrenik, gako onena: “katalana da eta programa bat dauka Madrilen”; “eta gainera, gazteleraz…” esatea falta izan zaio. Gainera, bere iritziz, Urrezko Danborra ez da errekonozimendu sari bat, Donostia promozionatzeko sari bat baizik; eta nola Katalunia eta Madril diren Donostiaren merkatu potenteenak, bada hori bera.

Angels Barcelo
Iturria: Naiz

5.- Gaur goizean Ernesto Gasco alkateordeak azaldu du Barceló kazetariak iragarri diola haren hautagaitzaren inguruko adostasunik ezean nahiago duela sairirik ez jaso; bozketa bertan behera uzteko eskatu du. Eneko Goia alkateak, baina, erantzun dio bozketa iragarri moduan egingo zela. Azkenean, EAJ, Irabazi Donostia, EH Bildu eta PP abstenitu egin dira. Zinegotzi sozialistek, berriz, ez dute eskurik altxa botoa emateko.

.

Beraz, Donostiako Udalak ez du aurten Urrezko Danborrik emango.

 

Angels Barcelo, urrezko danborra

Angels Barcelo

 

Angels Barceló, Donostia, donostiako udaletxea, Eneko Goia, Ernesto Gasco, Kultura, Urrezko Danborra

2 pentsamendu “Angels Barceló afera ulertzeko 5 gako”-ri buruz

  • Peru Dulantz 2017-01-11 14:39

    A ze banda!

  • Barcelo Cola 2017-01-12 05:58

    Hi, Txaputxeti, berriak ematekotan ondo eman. SER kateari Tabakaleran saio bat egiteagatik ordaindu ziona Aldundia izan zen. EH Bilduk ez zuen Barceloren hautagaitzaren aurka, abstenitu egin zen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude