Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? #IEB15

Izenburu horrekin aurkeztu dute Informatikari Euskaldunen X. Bilkura UEUk eta Miramon Enpresa Digitalak. Azaroaren 12an izango da, Donostiako Miramon Teknologi Elkartegian. Hamargarren edizioko gai nagusia robotika izango da, eta horrez gain, esperientziak trukatzea eta elkarlanerako espazioak sortzea dira lortu nahi diren beste helburuak. Matrikula doan da baina izena eman behar da www.ueu.eus helbidean.

Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? #IEB15X. edizioa izaki, izenburu berezia bilatu nahi izan dute antolatzaileek: Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? Aurten Robotikaren izango da gai nagusia, beraz. Robotek, mekanikaz eta elektronikaz gain, softwarea behar dute. Gaur egun Internet bidez eta gizarte-sareak erabilita robotekin komunikatzeko aukera dago. Teknologia berriak, gaurkoak, atzokoak eta biharkoak, aurreratuenak, barneratzen dituzte.

Ikusi bilkurako egitaraua.

Hamargarren edizioa ospatzeko hainbat ekimen berezi ere jarriko dituzte martxan: “kamiseta dotoreak atera ditugu bilkurarako, ardi latx elektrikoa protagonista dutenak, eta edozeinek erosi ditzake www.ueu.eus web gunean 6 eurotan. Hala ere, aukera izango duzue bat eskuratzeko twitter bidez azaroaren 2tik 6ra martxan jarriko dugun lehiaketan. Bertan parte hartzeko bilkuraren izenburuari erantzuna eman behar zaio, eta erantzun guztien artean kamiseta zozketatuko dugu. Horretaz gain, ia 20 urte hauetan zehar bilkuran parte hartu dutenen oroitzapenak jaso nahi ditugu IEB2015 blogean ”.

IZEN-EMATEA: Bilkurako matrikula doan da, baina derrigorrezkoa da izena ematea talde kopurua mugatua baitago. Informazio gehiago nahi izanez gero edota matrikula egiteko: www.ueu.eus edo www.enpresadigitala.net.

Amesten al dute androideek ardi latx elektrikoekin? #IEB15

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)