Ekainak 15arte: Ameskoa eta Lizarraldera txangorako izen-ematea zabalik

Jose Maria Tuduri
Jose Maria Tuduri
Dakizuen bezala aurtengoan bere 20.urteurrena betetzen du Zumalakarregi Museoak. Hau ospatzeko antolatzen ari garen ekintza ugariren artean, 2009ko ekainak 20ean Nafarroara txangoa antolatu dugu, Jose Mari Tuduri zinema zuzendariaren gidaritzapean, Ameskoa eta Lizarraldean Karlistaldiek izan zituzten paisaiak ezagutzeko asmoz.

IZEN EMATEKO: deitu 943889900 telefonora, sartu txangoko albisteetan edo  idatzi mzumalakarregi@gipuzkoa.net helbide elektronikora. Bertan emango dizugu txangoaren inguruan behar duzun informazio guztia. Anima zaitez!

XIX. mendeko Euskal Herria ezagutu eta gozatzeko erreferentzia zentroa da.