Amaiurren emaitzak Espainiako iritzi publikoa “nahastu” duela dio Iñaki Gabilondok

asterix eta obelixEl Follonero programaren Año Mariano erreportajean Jordi Evolek pare bat galdera egin zizkion Iñaki Gabilondo kazetariari euskal auziaren harira. Espainian Euskal Herriko errealitatea ulertzeko dagoen gaitasun eza nabarmendu zuen Gabilondok.

J.Evole: Amaiurrek emaitza sekulakoak izan dira. Erregearekin bildu eta guzti egingo dira. 

I.Gabilondo: Jende asko Amaiurrek jaso dituen botoekin nahastu egin da. Nola uste zuten ezker abertzalea eta ETA berdinak zirela, pentsatzen zuten ETA desagertuko zela ezker abertzalea ere desagertzen zenean. Sineskortasuna da hori eta ez dio jende askori ulertzen lagundu ezker abertzalea errealitate sozial eta politikoa dela, ETAren amaiera bata ala bestea izanda ere, hor segiko zuena. Ezker abertzaleak lortu dituen 350.000 pertsonen botoak hor segiko lukete, inork ez luke PP edo PSOE bozkatuko eta ez lirateke españolista bihurtuko. Ezin da sinestu errealitate hori lurrindu egingo denik.

J.E: Zer egingo du Mariano Raxoik ETAren amaierarako prozesuan?

I.G: Uste dudana da ez dela presarik izan behar. ETAk badu presa, Raxoik ez. “ETA 40 urtean ari bada tiroka, gu poztu egiten gara baina ez dugu korrikarik egingo”. Raxoik gaia izozgailuan sartuko du ahal duen denboran, Euskaditik asko estutuko baita. Ez dakit Raxoik zer egingo duen baina dakidana da PSOEk babestu egingo duela. PPk barnean izango ditu tentsioak baina kanpoan horren erresistentziarik ez izatearen abantaila izango du.