Alferrikako bidaia (Viaje por el scriptorium)

images-1.jpg
Auster zalea izaki, gosez sartu nintzen VIAJES POR EL SCRIPTORIUM irakurtzera. Bai, badakit euskaraz ere bazela aldi berean argitaratua, baina Anagramakoek ohitura dute euren liburuak nire eskuetan berehala eta doan jartzekoa, zenbait euskal argitaratzailek ez bezala, eta horregatik irakurtzen ditut hainbeste haien bildumakoak. Ez naiz kexu, batere. Oro har, bilduma itzela duela irizten diot Herralderi. Hala ere, esango nuke, apustu ziurretara mugatzen duela azken hamar urteotako jarduna, eta jada zaila dela han ahots berriak aurkitzea haren bildumetan. Horretarako Lengua de Trapo eta beste argitaletxe batzuk bisitatu behar dira. Alabaina, Austerren azken, ez zait batere gustatu. Egia esan, haren azken hiruzpalu nobelak ere ez zaizkit iruditu izan hainbesterakoak. Beti aurki daiteke Auster ukitua dei dezakegun hori, maisuki lantzen duena, baina ene ustez agor dabil, idazten duena idazten duela argitaratuz eta oso gutxi botaz zakarrontzira. Badaki milioika garela munduan bere irakurleak, haren argitaratzaileek ere badaki bingo egingo dutela salmentetan. Baina ez. Ez da fin ibili. Zernahi idatzita ere gustatu egingo zaigula iritzi dio eta hanka sartu du zereko zereraino. Idazteko duen beharra asetzeko baizik ez du balio izan azken nobela honek, itxia eta alferrikakoa da. Gehiegi mareatzen du irakurlea, inora ez eramateko. Alde ederra irakurri dudan beste batekin, Alessandro Bariccoren ESTA HISTORIA (hau ere Anagramakoa). Bikaina, mon dieu. Nahiago nuke baten batek egingo balu hemen defentsa, bere gelatik ateratzen ez den zahar horren kontakizun absurduarena.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Alferrikako bidaia (Viaje por el scriptorium)”-ri buruz

  • Alessandro Bariccoren beste bat, irakurri ez duteentzat: NOVECENTO.

    Liburu kutunen apalategien sinfonian sartzeko modukoa.

  • Efektibenlai:
    Nik euskaraz irakurri dut Austeren azkenengoa, aurrekoa oso gustura irakurri nuelako, baina hau ezin izan dut bukatu. A ze ladriloa !!!
    Aztarnik ere ez nondik nora joan nahi duen, aspergarria, iluna,…

  • Itzultzaileak ederto definitu zuen aurkezpenean: klaustrofobikoa.

  • Bueno, ba nik liburua euskarazkoa erosi nuen. Eta irakurtzen hasi baino lehen Hasierren kritika irakurrita… ba bati liburua ez leitzeko gogoa sartzen zaio. Baina hasi naiz, 35-40 bat orri irakurri ditut eta momentuz ona iruditu zait. Austerren lehen liburua da eskua artean dudana. Eta ondo hasi da behintzat. Segidako inpresioak kontatuko.