ALDIRI, arkitekturari buruzko euskarazko lehen aldizkaria kalean

Arkitektura euskalduna sustatzeko sortu da ALDIRI. ARKITEKTURA ETA ABAR. Aldi berean, iritzi eta kritiken banaketaren foroa bihurtzeko asmoa duen ekimena ere bada. Jorratuko diren gaiak, besteak beste, arkitektura, hirigintza, ekologia, energia berriztagarriak, diseinua, artea eta soziologia izango dira, beti ere euskal gaiei lehentasuna emanez.

Eztabaida ahalik eta zabalena izateko asmoz, http://www.unibertsitatea.net/blogak/aldiri bloga ere martxan jarri dute.

Aldizkaria hiruhilabetekaria izango da eta urteko harpidetza 18 eurokoa izango da.

aldizkaria, arkitektura, hiruhilabetekaria

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude