Alderdien legearen alde agertu da Estrasburgo

Arnaldo Otegi manifestazio batean- Ukberri.net cc
Arnaldo Otegi manifestazio batean- Ukberri.net cc

Espainiar estatuko gobernuak “garaipen” bat lortu du Estrasburgoko auzitegiak publiko egin duen sententziarekin.EFE agentziak jakin arazi duenez erabakia aho batekoa izan da; Giza Eskubideen Auzitegiaren arabera “gizarte mailako behar handi” bati erantzuten  zion legeak. “Gizarte demokratiko batean, segurtasun publikorako, ordenamenduaren defentsarako eta eskubideen eta askatasunen babeserako, alderdiaren desegitea beharrezko gisa har daiteke.” Ezker abertzaleak Europara jo zuten eskubideak urratzen zirelakoan, eta Europak alderdien legearen alde egin du.

2003ko martxoaren 17an Espainiako Auzitegi Gorenak legez kanpo utzi zituen Batasuna, HB eta EH, Alderdien Legea haintzat hartuta, guztia ETA zelakoan. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak berretsi egin zuen epaia, 2004ko urtarrilaren 16an.

Rubalcaba eta Eusko Jaurlaritza pozik

Espainiar estatuko Barne ministroa eta Eusko jaurlaritzako bozeramale den Idoia Mendia pozik agertu dira hartutako erabakiarekin. Honek “argi” uzten baitu Alderdien Legea guztiz legala dela. Rubalcabak indarrez esan du: “Espainian ez da sekula gehiago biolentziaren aldeko alderdirik egongo instituzioetan.”

Alderdien Legea, Batasuna, EH, HB, Ilegalizazioa
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude