Albert Rivera euskaltzalea?

Albert Rivera euskaltzalea?

Bi neurri harrigarri hartuko ditu Ciudadanos alderdiak. Albert Rivera presidentegaiak agindu ditu. Espainiako boterera iristen bada euskarak historian inoiz izan ez duen zabalkundea luke, itxura batean. “Euskara, galiziera eta katalana espainiar hizkuntzak direlako”.

  • Estatu osoko eskola publikoetan euskara-galiziera-katalana ikasteko aukera izan behar da.
  • Moncloa jauregira heltzen bada hizkuntza koofizial denak ikasten hasiko da, “Felipe erregea bezala. Prest nago horretarako”, esan du.

Neurri hauez gain, Kataluniako eredu linguistikoaren aurka egin du, “katalanez bakarrik ikasteak ez duelako zentzurik, gero eta hizkuntza gehiago ikasi, hobe. Artur Mas-en seme-alabek lizeo frantsesean ikasten dute, badaezpada”. Senatuan hizkuntza koofizialetan hitz egiteko aukera ematea, berriz, “diru eta denbora galtzea” da Riverarentzat.

24. minututik aurrera

Ciudadanos-en programatik haratago joan da Albert Rivera. Hau baitio alderdi laranjak hizkuntza aniztasunaren inguruan:

Espainia guztiko hezkuntza sistema nazionalean gaztelera eta ingelera ikastea eta bi hizkuntza ofizial dituzten autonomia erkidegoetan hiru hizkuntza ikastea proposatzen dugu.