AHTaren kontrako ekintzek Durangaldeko hainbat errepide moztu dituzte

07:40 inguruan hasi dira protesta ekitaldiak. Lagun bi N-634 gainetik igarotzen den zubi batetik eskegi dira. Ertzaintzak bidea moztu behar izan du. Barne Sailak jakinarazi duenez, trafikoa 20 minutu beranduago ezarri da, protesta egin duten ekintzaileak errepidetik atera ondoren.

Argazkia: Kepa Aginako

Segidan, zortzirak baino lehentxoago, hainbat lagunek N-634 eta N-636 errepideak moztu dituzte, hormigoiz betetako bidoietan besoa preso, bidea erdian jarri direnean. Ondorioz, oraindik Abadiño, Zaldibar eta Atxondo arteko trafikoa geldirik dago.

Abadiñon hiru lagun
Matienan (Abadiño) lagun bik bloketatu dute bidea; N-634 errepidean, Matienatik Berrizerako norabidean, Markinarako bidegurutzera iritsi baino lehenago. Hormigoizko hiru zilindrotan besoak sartuta dituztela itxi dute bidea. Beso bana zilindroko banatan, eta erdikoan beso bi.

Ertzaintzaren furgonbetan bi, Gurutze Gorriaren unitatea bat eta su-hiltzaileen kamoia bat daude han inguruan. Baita 50 bat ikusle ere, Matinatik ehun metro eskasera egotera, zer gertatzen  de jakin guran  batu direnak. Oraintxe bertan, 09:55ean askatu dute su-hiltzaileek lehen ekintzailea. Ertzaintzak gaztea identifikatu du, baina ez dute atxilotu, gertaera bertatik bertara ikusten ari direnek ANBOTO astekariari azaldu diotenez.

Bigarrena ere aske Matienan
Oraintxe, 10:15ean, libratu dute Matienan hormigoizko zilindroetan preso zegoen bigarren laguna. Hura ere identifikatu dute, baina ez dute atxilotu.

Preso zeuden lagun biak bidetik kendu arren, oraindik ez da trafikoa berrezarri. Izan ere, olioa ere zabaldu dute errepidean eta hura garbitzen ari dira.

Trafikoa berrezarri dute Matienan
10:30ean berrezarri dute trafikoa Matienatik Berrizerako N-634 errepidean. Oraindik, emaria normala baino astiroagoa da, baina apurka trafikoa normaltzen ari da.

Atxondon, oraindik bidea moztuta
Atxondon, Apata eta Elorrio artean moztu dute errepidea ekintzaile bik. Hirumet Hemen ere hormigoizko hiru zilindrotan sartuta dituzte beso biak. Su-hiltzaileek oraintxe  (10:40) askatu dute ekintzaile baten beso bat.

Atxondon trafikoa berrezarrita
Oraintxe, 11:15ean, askatu dituzte su-hiltzaileek hormigoizko zilindroetatik  ekintzaile biak. Bidea noranzko bakarrean bakarrik berrezarri dute oraindik. Noranzko bietako trafikoa txandaka ari da ematen Ertzaintza.

Atxondoko biak ere aske utzi dituzte
Atxondoko ekintzaile biak identifikatu ditu Ertzaintzak, baina ez dituzte atxilotu. Desorden publikoa egotzita etxera notifikazio bat helduko zaiela esan diete. Trafikoa oraindik ez dute berrezarri (11:35). Bidezainak bidea garbitzen ari dira. Hala ere, han dauden testiguek ANBOTOri azaldu diotenez 10-15 minutuan berrezarrita egongo dela uste dute.

Abadiñon (Matiena auzoan) jaio nintzen 1981ean. Kazetaria