Ados, damu naiz

Konbentzitu nauzue. Autokritika egiten dut indarkeriarekin ez ikusiarena egiteagatik. Egindako mina aitortzen dut. Nire zoru etikoa zapatilen alturan egon den hamarkada hauetan egindako guztiagatik mea culpa diot. Herri Batasunakoa izan naiz, terrorista bat, barrenik gabeko apologista bat. Eskerrak eman nahi dizkiet politikari, epaile, tertuliakide eta zutabegileei nire okerretatik irteten insistitzeagatik. Aurrerantzean demokrata nahi dut, eurak bezalakoa.

Ados, damu naiz

Sansonek mila filisteo hil zituen asto matraila batekin

 

Katekesiak okertu ninduen. Macabeo anaia errebelde haiek bota ninduten biolentziaren besoetara; Sanson filisteoak akabatzen, Moises Egipto suntsitzen, Jesus merkatariak tenplutik hostiaka ateratzen… Ez nuen sekula irakurri behar Biblia. Eskolara ere ez nuen joan behar. Historia aprobatzen nuen inbasoreen aurkako borrokek neurrigabeki erakartzen nindutelako: Numantziako erahilez hil behar hura, Viriatoren lepamozte haiek, Santiago Matamoros, Espainiako patroia eta Aragoeko Agustinaren obarioak frantziarren kontra. Zineak are bortitzago egin ninduen: Zezen Eserik zalditeriaren zazpigarrena nola akabatzen zuen egiten nuen amets; Leonidas Termopiletako pasabidea gordetzen edo Robin Hood gaiztoak geziz akabatzen.

Umetako irakurketek perbertitu ninduten azkenerako. Homerok, Hiru Mosketariek edo Migel Strogoffek nire mahaitxoan egiten zuten lo, eta belarrira esaten zidaten, indarkeria baino okerragoa zela sumisioa. Etikaren arabera norbera izan daitekeela, izan behar dela, biolento. Egun batez Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala irakurri nuen eta han egiaztatu ahal izan nuen nire irakurgaietan ikasitakoa: eskubiderik ez dagoen tokian, gizakia bultzatuta dago “tirania eta zapalkuntzaren aurkako errebelio gorenera”.

Ados, damu naizEgun batez abertzale eta ezker egin nintzen eta nire inguruak are bultzatu ninduen indarkeriara: EAJkoek gudarien heroismoa abesten zidaten; karlistek Zumalakarregi; anarkistek Durrutir eta akzio zuzena; PSOEk Asturiesko errebolta; PCEk makisa; ORT,MCE eta PTEk langileriaren iraultza, AK-47ak barne… Nire etxea Cheren afixez bete zen, Ho Chi Min edo Zapatarenez, nire mahaitxoan liburuek gainezka egiten zuten bitartean, Marx, Lenin, Orwell, Martí eta antzeko bazter nahastaileenak.

Denek zuten argi: biolentzia zen zapalduen azkeneko aukera.

Noiz zen politikoa eta noiz etikoa zen alderdien arteko desberdintasun bakarra, konpondu nahi zena baino min handiagorik ez eragiteko. Hala, bada, baldintza subjektiboak emanda zeuden. Objektiboak, ostera, etengabeko eztabaidan.

damu naizOrduan heldu nien armei. Espainiagatik hiltzen erakutsi zidaten Amerika 66 Errejimenduan. Fusil ametrailadorea eta 120ko morteroa… Molotov koktelak kakaumeen kontuak ziren eta biolentoenak, orain argi ikusten dut hori. Baina hain nengoen gaiztoturik, jertsea airera botatzen nuela Carreroren kantua entzuten nuen bakoitzean, eta Iparraldera joaten nintzen euskal errefuxiatuekin poteatzera, eta han topo egin zenezakeen EAJko agintaritxoekin, Txiki Benegas edo beste batzuekin, denak Argalarekin argazkia egiteko hainbeste gogorekin, ezen ez baitzuten astirik izaten zein alde zegoen esateko makisak, gudariak eta etakideen artean. ETA erabakior hura, zeinak ez zukeen sekula existitu ere egin behar, EGINeko zuzendari ohi batek orain dioen bezala.

damu naiz - gudaris_gipuzkoaBaboa ni, uste nuen terrorista frankismoa zela eta demokraziaren apostoluak, ostera, hari aurre egiten ziotenak. Baina 1976. Urtean zeuden 749 euskal presoetatik, bakarra zen PSOEkoa, hiru EAJkoak eta beste hainbeste PCEkoak. Bi katu, demokratak. Gainerakoak, orain ohartzen naiz, terroristak ziren: 400 ETAkoak eta besteak AK-47a zeramatenak euren anagraman. damu naizBaina herri guztiak eta Europako intelektualgoak babesten zituzten: Sartre, Malraux… Nola ez ginen, ba, nahastuta ibiliko? Agian huraxe izan zen damutzeko unea. EAJk arrazoia zuen eta gaur eusko lurrean edukiko genituzke lau zentral nuklear eder haiek, argindarra merkeagoa eta parke eoliko gutxiago gure mendietan. Jainkoa bezala biziko ginateke denok, jelkideen antzera.

Izuaren kontzeptu nahasia genuen. Chomskyk gezurra zioen esan zigunean zapalduen biolentziari terrorismo deitzen zaiola eta zapaltzailearenari gerra.

Horregatik neukan nire burua bakezaletzat NATOri EZ bozkatu nionean. Erabat okerturik kalkulatzen nuen, IRA eta ETAren bonba guztiek ez zutela gainditzen, aldearekin, Solanak Balkanetarako agindu zituen bonbardaketak. Eta PSOE eta EAJk babesten zituzten gerra haiek askoz ere kriminal eta burugabeagoak zirela Europako erakunde iraultzaile guztienak baino. Zein erratuta nengoen!

damu naiz

Francois Rude-LaMarseillaise

 

Arrazoia dute esaten dutenek herri zapalduek ez dutela inolako indarkeriatara jo behar, ez eta beste aukerarik ez dagoenean ere. Dronak bai, baina harrikadak ez. Eta ikonografia faszista irentsiz demokrata izatea ezinezkoa den bezala, ezin da bakezale izan biolentzia goratuta. Beraz uko egiten diot orain arte begiruneari, Espartakori, Tupac Amaruri, Parisko Komunari, Errusiako Iraultzari, eta Brigada Internazionalistek osatu zuten banda armatu hari. Barkamena eskatzen dut atsegin handiz irakurtzeagatik Simon Bolivarren lana, eta gerrillari amerikar guztiena, hasi Sandinogandik eta Fidelenganaino. Izan dudan barkaberatasun afrikarragatik, Sankara, Mau Mau edota Mandela terroristarekin, zeinak ez baitzion bizkarrik eman sekula beso armatuari. Arbuiatu egiten ditut Mujica tupamaroa, Salvador Allende metraileta eskuan duela, Intifada palestinarra, kurduen borroka edo Gamonal auzoa. Ez naiz sekula Amaiurrera itzuliko, ez dut Orreagako bataila ospatuko edo Eusko Gudariak kantatuko. Ez eta Marsellaise bera ere. Presoak bisitatzeari utziko diot eta enpresatik bota egingo dut, Imanol Haranburu bezala, kartzelan egondako edonor.

Orain bai, orain demokrata naiz. Nabari dut zoru etikoa nire txapeleraino igotzen.

Orain lasai egin dezaket lo.

(Erredakzioan itzulia eta ilustratua)

Ados, damu naiz

Zer duzu buruan “Ados, damu naiz”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude