Absurdoaren arrazonamendua

jlastras
jlastras

Aukeraketa ez da erraza. Guiness errekorren artean absurdoenak zeintzuk diren esatea zaila da oso, milaka baitira inolako zentzurik gabeak.

Adibidez, nola okurritu dakioke pertsona bati samuraien ezpata batekin airean, ahalik eta sagar gehien moztea? Ez dugu halakoentzat erantzunik, baina Kenneth Lee-k nonbait ez du egiteko handirik, eta modalitate horretan munduko onena da. Minutu batean 23 sagar moztea lortu baitzuen. 2006an ezarritako marka ez du inork gainditu, oraindik.

Marken izena, geroz eta luzeago, orokorrean, geroz eta absurdoagoa. Adibidez, bada “Globo jauzikari baten gainean 100 metro azkarren egin dituena” izena daraman errekorra duen pertsona. Edota, “munduko gezurretazko zaldirik azkarrena” izatea lortu duena.

Badira genetikaren apetaren araberako errekorrak. Mingainik luzeena, zango luzeenak, sudur handiena, pertsonarik garaiena, txikiena, zakil handiena… Horiek guztiak, euren “akats” edo “bertuteari” probetxua atera nahi izatea uler dezaket neurri batean. Baina markak asmatze hori da kuriosoen iruditzen zaidana.

Nola okurrituko zaio pertsona bati, munduan soinean kamiseta gehien jantziko dituen tipoa izango naiz esatea? (155 dira, marka hobetu nahi duenarentzat). Edo nire bizarra ez dut sekula moztuko, munduko bizarrik luzeena lortzeko… Zein helbururekin?

Sukar-ametsak izatea normala da. Lagunartean halako erokeriak planteatzea, baita ere, baina halako errekorrak lortzeko ahalegin handirik egitea…

Eta atzokoan Gernikako enkantearen berri eman bagenuen, gaurkoan ere ez dugu inguruotako adibiderik falta. Atzo, munduko urdaiazpiko pintxorik luzeena moztu baitzuen Nico Jimenezek Iruñean. Helburua behintzat ez zen ekitaldia bezain absurdoa. Elkartasunaren Astearen baitan elkartasuna sustatzeko ospatu baitzuten aipatutako errekorra.

Guiness errekorra

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude