Abertzaleak beti larru gorritan

MjMxMg==Jaurlaritza berak ere ukatu egin ditu atzo PPren aldetik etorri ziren esanak.  Egia da, ordea, halako olatutxo bat piztu zuela albisteak, bai Rosa Diezen ahotan,  nola De Cospedal edo Basagoitiren ahotan.

Hainbesteko zalapartaren erdian, Rubalcabak ere hitz egin behar izan zuen azken orduan gauzak baretze aldera, baina ohiko bere estiko erasokorrean betiere, ETAk nahiago duela PPrekin mintzatu esan zuen eta baten batzuek ez diote hori esan izana barkatu nahi, eta hortxe darraite Egiguren tartekari dabilela iradokiz.

Auskalo. Ez dago jakiterik zein den egia. Ez, behintzat, nik.

Hala ere, segi dezagun jolasean eta jar gaitezen une batez pentsazten baietz, egia dela. PSOE eta ETA, edota PSOE eta Batasuna, hizketan ari direla, nolabait, eta egiaztatu egiten dela hori. Eta PPk bete egiten duela emandako hitza eta apurtu egiten duela sozialistekiko hitzarmena. Hots, bere lekutik erortzen dela Patxi Lopez jauna eta lehenbailehen hautatu behar dela Jaurlaritza berria.

Barruko arropak eskuan eta dutxatik irteten harrapauko lituzke abertzaleak premia horrek. Inondik ez da ageri EAJ-EA-Aralar-Batasuna eta enparauen bateratzerik. Ez eta hurbilketarik ere, eta arrapataka egin beharreko akordio azkarregien aitzinean baizik ez lirateke aurkituko, ohi bezala. Inprobisazioa eta halanolako politikagintza adabakiz josia baino ez, berez, hain konplikatua ez dirudien gauza baterako: bi milioi inguru pertsona gobernatzeko.Abertzaleen arteko batasunakbadirudi  urruti baino urrutiago dagoela oraindik. Nafarroa Bairi begiratu baizik ez dago, horretarako zein zailtasun dauden jakiteko. Edo Iparraldeko atomizazio negargarriari.

Dudarik gabe, EAJri legokioke lidertza Lehendakariaren arazo horretan, baina geuk ere, aspaldi, oso aspaldi, abisatu genuen EAJk lehenbailehen behar duela izendatu lehendakarigai bat, Ibarretxerik ezean. Baadirudi, ordea, ageriko ebidentziak ere ez duela balio gauzak azkartzeko. Azken finean, gure tesia Churchillena bera da, nork berea merezi duela eta ez besterik.

Eta abertzaleek horixe merezi dute, putza. Beste behin ere.

Irudia | "The Big man" Edward Hoower-en eskultura | JavierPsilocybin | Creative Commons By SA

Ez dut hankarik eta, batez ere, ez dut bururik. Begi bat bai, ordea. Eder askoa.