Abertzale epelak

Abertzale epelakAndoni Ortuzarren berbek soka luzea ekarri dute. Katalunia estatu berria osatzeko arazo handiak izan ditzakeela gogoratzeak bere abertzaletasuna jartzen baitu ezbaian. Halabeharrez. Berdin du pisuzko argudioak emateak — hala nola nazioarteko komunitateak estatu berria kidetzat ezagutu ezean, de facto Katalunia ez dela sekula estatu bat izango esatea –, “abertzale epela”, “autonomista” edo “espainolista” bihurtzen zaitu dudak. Eta kito.

Antza denez, abertzalea bazara Junts Pel Sí-k eta CUP-ek independentziaren inguruan proposatzen duten guztia arrosa kolorekoa izateari iriztera behartuta zaude, zenbait jokabidek dudak sortzen badizkizute ere. Berdin du hautagaitza independentista baten zerrendaburuek “espainiarrei” idazten dieten gutunak auzo-lotsa eragiteak, bertoko Brunete Mediático-ak idazten dituen artikuluek xenofobiaren muga gainditzen dutela pentsatzeak edota nazioartekoaren babesaren garrantzia kontuan hartzeak, abertzale izatea akritikoa izatearen pare baita batzuen ahotan.

Ez naiz hasiko kritiko jokatzeak dakartzan onurak aipatzen, baina aipatu behar dut askok bere buruari “kritikoa” deitzen badiote ere, teoria eta praktikaren arteko bidean koherentzia galtzen dutela. Agerikoa da inguruko estatuek euren oniritzia eman ezean, Parlament-aren balizko independentzia-adierazpena xelebrekeria bat besterik ez litzatekeela izango. Dirudienez, berau aipatzeak abertzaletasun maila ezbaian jartzen du, abertzale izatea talde batek esaten duen guztiari men egitea balitz bezala.

Abertzale epelak

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.

71 pentsamendu “Abertzale epelak”-ri buruz

  • Begira, abertzaletik zerbait zerbait, hondar bat, hondar nimiñoa, huskeri bat, daukan edonork sentitzen du enbidia Bartzelonako Diada ikusita. Bada Ortuzarrek ez. Kataluniako prozesua euskaldunentzat eta edozein nazio estaturik gabekorentzat kristoren lezioa da, lezio itzela. Ortuzarrek eta Ortuzarren alderdiak neri, pertsonalki, nazka eta auzo lotsa ematen didate, erdibana. Mas estadista bat da, Ortuzar regionalista patetiko bat. Irakurri berriro Pako Aristiren testua eta ulertuko dezu: autokolonizazioa hezurretaraino, hori da problema. Hain gauza ebidenteen aurrean zuen azalpen defentsibo, ustez arrazoituak eta autojustifikatiboak emateari badakizu nola deitzen ditugun gure herrian: kala esplikatzea.

    • Egun on Gotzon

      Ez dakit “kala esplikatzea” zer den. Esplikatuko bazenida, gustura erantzungo nizuke. Bestalde, Pako Aristiren testua ari zarenean, ZuZeun argitaratu zen hitzaldiaz ari zara?

      Bide batez, ez nekien Ortuzar ezagutzen zenuela eta buruan dabilkiona zenekiela. Nik uste nuen Ortuzarrek Estatutu Berriaren aurrekaria ikusita eta nazioarteko politikan duen eskarmentua kontuan hartuta, zuhurtasunez jokatzeko aholkatzen ziela Junts Pel Sí-koei. Agidenez, procés-aren porrota nahi du, inon eta sekula santan esan ez badu ere.

      Ondo ibili

      • Akats ortografikoa izan da. “Kaka esplikatzea”, alegia, ebidentea esplikatu beharra.

      • Horixe da EAJren problema: inon eta inoiz ez duela egia esaten, baina egiten duena ikusita nahikoa eta gehiegi da ulertzeko. Zuk ere badaukazu tonto papera egiterik eta ikusiko ez bazenu egiterik, baina zure problema da. Besteok ez gara atzo goizean jaio, majo.

  • Are gehiago esango dizut. Ortuzarrek, ez da bakarrik ez duela enbidia sentitzen, baizik eta desiatzen dagoela Kataluniako prozesuak porrot egiteko, ondoren esateko «begira, begira, zer gertatzen den gaiztokeritan hasiz gero» eta korrika Madrila joateko beste goxoki baten bila. Eta eman egingo diote, baserriko jaunak morroiari ematen zion bezala ondo portatzen bazen.

  • Kataluniaren independentzia zaila da, jakina, edonork daki hori. Eta edonork daki, Ortuzarretik hasita, pentsagaitza dela Espainiak erabakitze eskubidea aitortzea inolako presiorik egin gabe, EAJrena bezala. Ezin dena egin da, zure aliatuari, teorian zure helburu bera duenari, Espainiatik askatu, gauzak konplikatu hauteskunde kanpaina batean. Denetarako zintzotasun berbera balu onartuko luke Kanpainan agindatuko 2015eko galdeketa egiteko asmorik ez zuela. Aitortuko luke Kontsulta Legearena beste zazpigarren mailako lege bat zela. Elkarrizketa politiko batean zintzotasun politiko bila ibiltzea inozo xamarra da. Ez, Ortuzarren apustua da Kataluniako independentistek huts egitea (Horrela irakurzten ari dira ere Kataluniako analista mordo bat) Bere pragmatismo horri arrazoi ematea, eta behingoz guztiok onartzea independentziarako asmo guztiak antzuak direla, eta hobe dela Espainiako magalean “eroso” egotea. Eta horretan ez dagoela Jeltzaleak baino hoberik.

    • Labur labur:

      EAJ eta Ortuzarrek Junts Pel Sí babestu dute hauteskundeetan (baita Unió ere). Oker ez banago, Arraizi Junts Pel Sí-ren kanpaina hasierako mitinean egon ez izana leporatu zion Ortuzarrek. Eta berriro diot: Ortuzarrek egi santu bat esan du: nazioartekoen babesa lortu ezean, Parlmentek erabakiko duenak ez du baliorik izango. Gogoratu beharrekoa da.

      Estatutu Berriaren harira esanikoarekin bat nator. Seme-alabak izango ditut Estatutua eguneratu aurretik. Halere, eskarmentuak zera diosku: pragmatikoki jokatu ezean, ez dago ezer lortzerik (Estatutu Berria adibidez).

      Ondo ibili

      • Zur eta lur 2015-09-16 19:10

        Junts pel Siren alde eta aldi berean Unióren alde.
        Nik jarrera hori ederto ulertzen dut islamiar ateoa naiz eta.

      • Nazioartearen babesa lortu arte ez dago zereginik? Nazioartea Estatuak babesten ditu edo ez da sartzen bere arazotan, ezinezkoa da beraiek aitortzea ezer , Estadu berri bat oraindik sortu ez danean, hori sortu ta gero lortu beharko dute, ta nahiz ta ez lortu, ez du erran nahi estadua izan ez daitekeenik.

        Nazioarteko babesa zuen Montenegrok? Nazioarteko babesa zuen Kuba? NAzioarteko babesa zuten azkeneko hamarkadan sortu diren estatu mordoak? Edo NAzioarteko babes edo errekonozimendu hori, estadua izan ta gero lortu zuten?

        Ze modu traketsean zuritzen diogu aurpegia ustezko abertzaleei.

        • Montenegroren auzia ez dut ezagutzen. Kubak Estatu Batuen sostengua izan zuen 1898an eta Sobiet Batasunarena iraultza ostean. Ez da makala. Nik zenbait estatu aipatuko dizkizut, ikus dezazun Kataluniari zer gerta dakiokeen: Palestina eta Taiwan. Biak estatu ezagunak dira eta biek , besteak beste, errepresioari izkin egiteko sortuak.Oro har, nazioarte mailan pisu sinbolikoa dute. Bada, Kataluniak ez du pisu sinboliko hori ere, beraz esango didazu ze irtenbide duen inguruko herriek kidetzat ezagutzen ez badute. Gainera, ez dut entzun Kataluniako prozesua babestu duen Estaturik eta hori ere deigarria da.

          Ikusiko dugu zer gertatzen den — eta gustatuko litzaidake neure hitzak jatea– baina momentuz balizko Katalunia independienteren bazterketa gertatzeko aukera ugari daude.

  • Beste Iñaki bat 2015-09-15 22:18

    “nazioarteko komunitateak estatu berria kidetzat ezagutu ezean, de facto Katalunia ez da sekula estatu bat izango”. Bai.
    Ortuzarren moduko abertzaleekin Euskal Herria ez da sekula estatu bat izango. Fijo.

    • Are gutxiago lortu(ko) dugu abertzale akritiko eta errealitatetik kanpoko bizi direnei esker.

      • Joe, hori ere entzun behar genuen. Zu izango zara abertzale kritikoa eta errealitate barruan bizi dena… Betiko EAJ, mila urtetan ere ez zerate aldatuko; beti pragmatiko, beti errealista, beti zentzudun… beti independentziaren kontra eta Madrilen lagun.

        • EAJ, Bildu, PSE-EE, PP… Alderdi guztiak pragmatikoak dira, baita pertsona guztiak ere. Besterik esatea erretolika polita baina faltsua da. Baina klaro, askoz errazagoa da berba politak, esaldi biribilak etabar botatzea, errealitatea konplexua dela onartu baino.

          • Bai, mundu guztiak izan behar du pragmatikoa, politikan ari direnek batez ere. Ezin duzu berdin jokatu Bergaran edo Barakaldon, ezin berdin fabrikan edo unibertsitatean. Kontua ez da hori, Jon, kontua da pragmatiko jokatuta, buruz jokatuta, zeren bila zoazen. Zuk uste duzu euskal independentistak tontoak direla? Ez dutela lurra zapaltzen? Errealitatetik kanpo bizi direla? Ez, kontua da independentistak direla, eta horretarako ari direla lanean, burua eta pragmatismoa erabilita. Eta zuek ez zeratela independentistak, independentziaren kontra zaudetela, autonomistak zaretela, Ibarretxe kenduta beste guztiak. Etzazu lotsarik izan, gizona, onartu ezazu horrelako zaretela, beti soinean daramazun konplexu hori kenduta.

          • 1- Ez dut uste independentistak tontoak direnik. Independentisten barruan talde bat dagoela akritikoa dena bai, ordea (Gure Esku Dago-ren osteko erantzunak ikusi).

            2- Zer dakizu niri buruz? Zer dakizu naizenaz edo ez naizenaz?

            3- Nik ere ez dakit zeren bila dabilen EAJ. Bakarrik dakit autogobernua ahalik eta sakonen bila ei dabilela eta ‘independentzia’ hitza Aberri eta Alderdi Egunetan haizatzen dutela. Aldi berean, uste dut bide hori eraginkorra izan dela eta orain dela 50 urte amesten genituen gauza asko ekartzea ahalbidetu duela.

  • Beno, tentela izan ezean, gauzak bere kontestuan aztertu daitezke. Ortuzar euskal edo kataluniar askatasun eskubideen aurkako adierazpenak esan ditu, eta bizi osoa darama bi eskubide hauen kontra egiten. Eta teoria eta praktikaren artean galtzen denari buruz, nik diot: bai, baliteke inoiz ez lortzea independentzia. Gauza bat da errealitatea zaila dela onartzea (Ortuzarren hitzak kontestutik ateratzea) eta beste gauza bat da behin gehiago ere kataluniarren independentzia oztopatzea (Ortuzarrek egiten duena).

    Beraz ez, ez da ez kritika, ez teoria eta praktikaren arteko tartea: Ortuzar mertzenario inperialista bat da. PNVkoa. Euskal aberatsak independentziaren aurka jartzeko lobbya besterik ez.

    Euskaldunok nahikoa potroak baditugu eta askatasuna lortzen badugu, 50 urte barru umeek ikastolan ikasiko dute nola PNV herria traizionatu eta genozidioa bultzatu zuten. Vichy gobernuak III. Reich-a lagundu zuen bezela.

    • Lehen Ortuzarren laguna izan dugu, orain biografoa, ordea. Noiz oztopatu du Ortuzarrek kataluniarren independentzia? Zelan egin du? Esango nuke oztopatu baino, alde batera geratu dela EAJ (Junts Pel Sí eta Unió babestu izana horrela ulertzen dut).

      Eta nazismoa eta traizioak aipatzea ba, zelan esan, argudio erabilegia da, “potroen” argudioa erabiltzea beste (genozidioaren inguruan ez dut iruzkinik egingo, xelebrea iruditzen zaidalako halako berba potoloak hain erraz jaulkitzea).

      • Bide batez, esplikatuko zenidake Ortuzarren hitzen kontestua?

        • (Zentsura ekiditeko berriz idatziko dut) Labur labur, ikusten baitut ez zaudela Lur planetan:

          Ortuzar independentziaren aurka dago: “Jamás promovería la independencia en Euskadi si fractura la sociedad vasca”

          Aparte, PNVko BBBkoa izanik, Euskal Herriaren okupazioa bultzatzen duen liderretako bat da.

          En fin, beste negazionista españolista bat baino ez zara. Gure kontra genozidioa egiten ari dira, begibistakoa dena, baina agian honek begiak irekiko dizkizu (ikus Xabier Irujoren lana)

          Ez da argudio (konparazio esango nuke nik) erabiliegia Frantziar kolaborazionistak gaur egun guztiek traidoretzat hartzea, eta etorkizunean noski PNV, bide berdina harturik, traidoretzat hartua ere izango dela. Erabiliegia dena guztia reductio ad hitleriumtzat hartzea, debatitu nahi ez delako.

          Potroena ere argudio bat da? Badakizu zer den argudio bat? Zer broma da hau?

          • Hauxe da albisteak dioena, hots, independentista dela Ortuzar (ez naiz Ortuzarren iritzi berekoa): El presidente del EBB del PNV, Andoni Ortuzar, ha asegurado que cómo independentista “jamás” promovería y promulgaría la independencia vasca “si fractura” la sociedad vasca, al tiempo que ha defendido un “nuevo estatus” para Euskadi que reconozca al pueblo vasco “como sujeto político” y que sea “fruto de un pacto entre vascos, con el Estado y la Unión Europea”.

            Irujoren elkarrizketa irakurria nuen eta zenbait duda ditut: 3 urteetatik 22 edo 26 urteetara euskaraz ikasteko aukera baduzu, genozidioa gertatzen da? Telebista kate bi, egunkari bat, hainbat aldizkari eta webgune euskaraz idatzita badaude, genozidioa gertatzen da? Eta abar luze bat.

            Eta erabiltzen dituzun konparazioak ikusita, ba ez, ez ei gaude Lur berean. Euskal Herria ez da kolonia bat, espainiarrak eta frantziarrak hemen egon direlako beti.

          • Jon, hizkuntz bat mendeetan eraso ta gero ia desagertzeraino eramaten danean, hizkuntz genozidioa gertatzen da.
            Gero nahiz ta bi kate ta aldizkari batzuk izan, erdara derrigorrezkoa denean ta ia desagertu dan hizkuntza ez, genozidioa bultzatzen jarraitzen da.
            Genozidio horren aurka daudenak, erdara derrigorrezkoa dan bitartean Euskara borondatezkoa izan dezan bultzatzen dutenak (EAJ, PPSOE..), genozidioarekin jarraitzen dute, “demokrazia” ta gero, 40 urte pasata, bakarrik erdara dakiten funtzionario mordo kontratatzen dutenak, genozidioarekin jarraitzen dezu, gero ta gehio murrizten dezunean Euskarari emandako laguntzak ia hutsaren hurrenaren parean jarriz, genozidioarekin jarraitzen dezu.
            Leku batera zoazenean , Euskaraz hasten zarenean ta Gazteleraz egitera behartzen zaituztenean, genozidioarekin jarraitzen dezu (dute hobeto), ta hori ahalbidetzen dutenak (EAJ, PPSOE….) dira horren erantzule.
            Ustezko abertzale bat, Independentzia e duela nahi erraten dunean hori gizartea apurtzen duelako, genozidioarekin jarraitzearen alde bilakatzen da.
            Edozein bozketan egongo dira aldekoak edo kontrakoak, kontrakoak ez egotea espero duena zerbait egiteko, benetan kontrakoa nahi dutenen alde jarduten ari da, nahiz ta kontrako hoiek minoria bat izan.

            Saiatu nahi dezuna zuritzen, baina ezin da zuritu egiten ari dutena.

      • Labur labur, ikusten baitut ez zaudela Lur planetan:

        Ortuzar independentziaren aurka dago:
        http://www.eldiario.es/norte/euskadi/Ortuzar_0_407360196.html

        Aparte, PNVko BBBkoa izanik, Euskal Herriaren okupazioa bultzatzen duen liderretako bat da.

        En fin, beste negazionista españolista bat baino ez zara. Gure kontra genozidioa egiten ari dira, begibistakoa dena, baina agian honek begiak irekiko dizkizu:
        http://www.argia.eus/argia-astekaria/2472/xabier-irujo

        Ez da argudio (konparazio esango nuke nik) erabiliegia Frantziar kolaborazionistak gaur egun guztiek traidoretzat hartzea, eta etorkizunean noski PNV, bide berdina harturik, traidoretzat hartua ere izango dela. Erabiliegia dena guztia reductio ad hitleriumtzat hartzea, debatitu nahi ez delako.

        Potroena ere argudio bat da? Badakizu zer den argudio bat? Zer broma da hau?

        • «Euskal Herria ez da kolonia bat, espainiarrak eta frantziarrak hemen egon direlako beti». Oraintxe esan duk egia. Eta hemen segitzen dute, EAJri botua ematen hain zuzen ere. Hala majo, agur.

          • Euskal Herria Kolonia bat da, Espainiatarrak ta Frantziarrak ez dira betidanik egon. Ta hemen betidanik egotea halare, ez zukeen erran nahi kolonia ez danik, migrazioak betidanik eman bait dira.
            Ta azaldu mesedez nolatan betidanik egon diran hemen, Euskaldunak hemen bagaude beraien estatuak sortu aurretik.

          • Betidanik euskaldun askok bat egin dutelako Espaina eta Frantziaren proiektu politikoarekin, hamaika abizen eta arbaso euskaldunak dituztenak (euskaradunak direnak ere bai). Euskal espainolismoaren buruzagien izen, abizen eta arbasoak aztertu baino ez dituzu egin behar.

            Euskal Herria nazio gutxitua da, zapaldua ere izan da eta askotan bada, eta euskara berdin, baina ez dut uste kolonia bat garenik; zapaltzaileak ez baitira kanpotik etorri, kanpokoek lagundu egin badiete ere.

  • karkar Pako Aristi aipatzen duzunez…

    Autokolonizazioa 2.0! Sortu eta Ernaiko premium aplikazioa. Espainiar Defentsa Ministerioaren eskutik, non logika honakoa den:
    Ortuzar: Abertzale kritikoa.
    Pako Aristi: Xenofobo genozida.

  • Eta zer espero dugu ETB1-rako eta ETB2-rako diskurtso desberdina duen alderdiari buruz? Euskarazko hedabideetan abertzale amorratuak dira EAJ-koak, baina gaztelaniaz aritzen direnean erregionalista bilakatzen dira.

    Batean independentziaren aldekoak eta bestean autogobernuaren aldekoak…

    • Aupa Hego

      Ez dakidanari buruz ez dut hitz egingo.

      Ondo ibili

      • Hauteskunde garaian, batez ere lehendakari izateko hausteskundeetan, ikusi bi kate horietako politika eztabaidak edo jendea hautagaiei galderak egiteko programa hura eta jakingo duzu.

        • Eskerrik asko informazioagatik! Ahal dudanean ikusiko ditut.

          • Peru Dulantz 2015-09-18 08:55

            EAJren “abertzaletasunaren” epelkeriaren beste adibide argi bat ezker abertzalearen aurkako errepresio polizialarekiko duen jarrera da. Isiltasuna ez denean, errepresorearekiko konplazientea da, eta erreprimitua erredundu egiten du. Azken finean, errepresio hori bere zuzeneko lehiakide politikoa geldiarazi eta zokoratzen laguntzen dio, eta boterean irauten,

  • Nire ustez Ortuzarrek dioena ez da guztiz okerra, nahiz eta EAJren ‘subiranotasun’ politika erabat gaitzesten dudan. Nazioarteko aitorpenik gabe, eta zehazki bizilagun diren EBko estatuen onespenik gabe, estatugintza asko zailtzen da. Ortuzarrek elkarrizketa horretan dio Catalunyak independentzia aldarrikatuz gero EBtik Espainiar estatuarekin ados jartzeko eskatuko diotela. Baloia nahita kanpora bota du oraingoan EAJko lehendakariak nire aburuz. Gatazka konponezina denean (prozesua hasi zenetik ez dut ikusi adostasunera irits daitezkeen zantzurik) kanpo epaileek zirt edo zart egin beharko dute. Eta Ortuzarrek berak aitortu du ez dutela Catalunya EBtik kanpo utziko, beraz, prozesua bera ondo atera daitekeela ez du aipatzen.

  • Jon, azalduko al diguzu, mesedez, zergatik eragin dizun hainbesteko auzo-lotsa Junts pel Siko zerrendaburuek El Pais egunkarian “espainiarrei” idatzi dieten gutun horrek?

    • Labur-labur: tabernako argudioak ematen dituzte egileek (Espaina maite dugu mar, mar mar…). Madrilen euskaldun batek ematen dituen argudioen parekoak dira: “ez zaituztegu akatu nahi”, “jende normala gara” etabar. Norbanako batek egitea ba normala da baina Junts Pel Sí-ren zerrendaburuek, ba ez. Azken bi parrafoak salbatuko nituzke — areago, egilea izan banintz hortik abiatuko nukeen artikulua, askoz zehatzago eta teknikoki idatziko nukeeena–, baina beste guztia guztiz penagarria iruditzen zait, batez ere igortzen zaion publikoari begiratzen badiogu. Adibidez, Pau Casals-en aipuak barregura eragiten dio independentista ez den bati, hunkitu baino.

      Zorionez, El País-ren editorialak eta Felipe Gonzálezen gutunak balio zuten Junts Pel Sí-ren gutun penagarria estaltzeko.

      Hauxe dena, neure iritziz, bakoitzak bere duelako.

      • Hara zer zioen Joni hainbesteko auzo-lotsa eman zion Junts pel Siko zerrendaburuen gutunak: “Catalunya es y va a seguir siendo una sociedad democrática, que respeta la voluntad de sus ciudadanos. La tradición democrática viene de lejos, incluso en épocas pretéritas fue también así, como narraba emocionado, con lágrimas en los ojos, un anciano Pau Casals ante Naciones Unidas, recordando el arraigo de nuestra tradición parlamentaria. O subrayando, en un emotivo y célebre discurso, las asambleas de Pau i Treva, que establecían períodos de paz frente a la violencia que sacudía la sociedad feudal”.

        Eta hara zer komentario egiten duen Jonek Pau Casals gutunean horrela aipatzeari buruz: “Pau Casals-en aipuak barregura eragiten dio independentista ez den bati, hunkitu baino”.
        Niri Jonek barregurarik ez dit ematen. Pena bai, galanta, halako jeltzaleekin etorkizuna beltz ikusten baitut. Eskerrak bestelako jeltzalerik ere baden!

        • Apurka apurka

          “Catalunya es y va a seguir siendo una sociedad democrática, que respeta la voluntad de sus ciudadanos (0). La tradición democrática viene de lejos, incluso en épocas pretéritas fue también así (1), como narraba emocionado, con lágrimas en los ojos, un anciano Pau Casals ante Naciones Unidas, recordando el arraigo de nuestra tradición parlamentaria (2). O subrayando, en un emotivo y célebre discurso, las asambleas de Pau i Treva, que establecían períodos de paz frente a la violencia que sacudía la sociedad feudal (3).

          0- Boutade bat da: nork esango du kontrakoa? (eta ez dut zalantzan jartzen hala izango denik)
          1- Noizdidanik? Jarraipen bat izan dute? Etenik? Gaurko erregimenean aztarnarik al dago?
          2- Diktadura guztiek dute parlamentu bat, beraz aipuak berak ez du ezer frogatzen, negarrez esan ala ez.
          3- Gizarte feudala eta gizarte demokratikoa elkarren aurkakoak dira, beraz Kataluniako tradizio demokratikoa ezin da gizarte feudalaren asanblada batean oinarritu.

          • Ahoa zenbat eta gehiago ireki, are nabarmenago geratzen ari zara, Jon.
            Segi zuk bakarrik, besteok batere zirikatu gabe ere seguru bainago sekulako maila erakutsiko duzula. Martxa honetan, laster Joseba Arregi atzean uzteko ere gai ikusten zaitut. Animo txapeldun!

          • Harritua:

            Esaten nuen nik artikuluan ezin dela abertzaletasunari kritikarik egilearen abertzaletasun maila ezbaian jarri gabe eta zeure iruzkinak horixe bera frogatu berri du. Neuk ez dut Kataluniako independentisten muina ezbaian jarri; baizik eta Kataluniako procés-aren harira ditudan kritika eta duda batzuk idatzi ditut, baina antza dudak autonomista bihurtzen zaitu.

          • Nor dio kontrakoa? Irakurri edo entzun dituzu zer erraten duten Kataluniaren independentzia nahi ez dutenak? Ez direla demokratikoak, Espainiolak jarraituak direla Katalunian, Gaztelera ere….

            Nor dio kontrakoa? Espainian milioika.

          • Berdin dit espainolistek zer dioten. Hemen independentistek diotenei buruz ari naiz.

  • Euskaldun bat 2015-09-17 18:46

    Aurreko iruzkin batek hau dio: “Irujoren elkarrizketa irakurria nuen eta zenbait duda ditut: 3 urteetatik 22 edo 26 urteetara euskaraz ikasteko aukera baduzu, genozidioa gertatzen da? Telebista kate bi, egunkari bat, hainbat aldizkari eta webgune euskaraz idatzita badaude, genozidioa gertatzen da? Eta abar luze bat.”

    HORIXE GERTATZEN DA HEMEN! Telebista euskaraz badugu, ondo bizi gara…! Kontzientzia guztiz galduta dago. Aurreko mendean zehar euskaldunek jaso zuten egurrarekin ia desagerrarazi gintuzten, ez zen asko falta izan. Adibide modura: Erriberako apaizak bidaltzen omen zituzten Nafarroako iparraldeko herrietara eta Aurizberrin jaunartzea edo sendotza prestatzen ari ziren neskei euskaraz hitz eginez gero infernura joango zirela esaten omen zien bertako apaizak. Neska hauek española jakin ez eta negar batean egoten omen ziren euskaraz hitz egin ezin zutelako. Uste al duzu neska hauek gero beren umeei euskara erakutsi zietenik? Jende askok etsi egin zuen, euskarak ez zuen ezertarako balio eta arazoak besterik ez zituen. Hori bera dio Joxe Miguel Barandiaranek etxean dudan bideo batean: Baliarrain-en (non eta Baliarrainen!) batxilerra ikasten ari zela, euskaraz hitz bakar bat eginez gero makilarekin jotzen omen zituzten. “… eta horrek nonbait kontzientzian eragiten zion eta bere burua lasaitze aldera, la letra con sangre entra, esaten zuen. Txarra genuela euskara! Txarra! eta hori kendu arte onik ez zuten, nahiz eta guk erderaz tutik ere ulertu ez….”. Horrela mintzo da JM Barandiaran bideo horretan. Eta hauek bi adibide txikitxo besterik ez dira.

    Orain gauzak ez dira horrela egiten, beste modu batera egiten dira. Badakite denbora kontua dela identitatea desagertzea, nahikoa da benetan garrantzitsuak diren gaietan euskara sartzen ez uztea, ofizialtasuna mugatzea edo ukatzea. Gaurko umeek esango dizute ondo asko: euskara eskolako hizkuntza da. Geroz eta etxe gutxiagotan hitz egiten da… nola liteke, aurreko iruzkinlariak dioen bezala, telebista eta eskola inoiz ez bezala euskaraz izanda? Identitatea gainbeheran doalako, besterik ez. Denbora kontua da, beste mende bat nahikoa izango da gaia atzera bueltarik gabe bideratzeko eta hori etsaiak badaki. Ez dago kolonizatua izanaren sentsaziorik, nola ba? Telebista euskaraz dago eta! Gainera ondo bizi gara! Kolonizazioa eta genozidioa soldaduekin eta kontzentrazio eremuekin identifikatzen ditugu gutxi gorabehera. “Gu ez gaude egoera horretan, nola liteke hori esatea?” pentsatzen dute. Beste kontu bat izango litzateke etsaia etorri berria izan balitz baina ez da horrela.

    Euskara, benetako ofizialtasunik gabe, galduta dago. Hori ikusten ez duena itsu dago.

    • Guztiz ados nago zurekin, baina XX. mendeaz ari zara eta XXI. mendean bizi gara. Orain baliabide ugari ditugu euskaraz bizitzeko (gero eta gehiago direnak), beste kontu bat da jendeak zenbateraino nahi duen euskaraz bizi. Hobe genuke azken galdera hau erantzutea, besteei “genozida” eta “kolonizatzaile” deika hasi aurretik.

      Bide batez, zer da “benetako ofizialtasuna”? Zehaztuko zenidake?

      • Peru Dulantz 2015-09-18 14:44

        Jendea ez da euskaraz bizi nahi ez duelako? Soziolinguistikan 0, lagun. Txepetxek buelta para bat eman beharko luke berriro gure herri maite honetan, ea ideologikoki armatzen garen berriro, ene, ene, ene!

        • Peru ea ondo irakurtzen dugun: nik hauxe esan dut “jendeak zenbateraino nahi duen euskaraz bizi”, hots, zenbat jendek “nik euskaraz bizi nahi dut”-etik, “ni euskaraz biziko naiz”-era salto egiteko borondatea duen (ahal duen neurrian, noski). Berbarako, euskararen eguna dela-eta, egun hartan jende euskaldun askok esaten du twitterrean “ea urtean zehar txio gehiago idazten dudan euskaraz”, baina urtean zehar euskaraz idazten duen txio bakarra abenduaren 3koa da (agian “zorionak” edo “urte berri on” bat ere bai, baina horiek ez ditut kontatzen). Nik ez dakit Txepetxek ze esango duen honen inguruan, baina neure ustez borondate falta ere egon badago.

          • Bada kontu honetan arrazoia ematen dizut guztiz, erabat.

          • Euskararen erabileraren atzean dagoen gako garrantzitsuetako bat horretarakoxe borondate irmoa edukitzea dela, ba, bai, dudarik gabe.

            Orain, Jon, argi gero kontua horretara murriztearekin, euskararen erabilera “askatasun pertsonalez” egindako hautua dela haizatzearekin, autogorrotoan erortzeko arriskua zabaltzen duzu-eta. Hor, besteak beste, badago borondate arruntaren aurka egiten duen hipoteka historiko bat, beti present izan behar dena eta ahaztu ezin dena. Urrutirago gabe, adibidez, XX. mendea joan dela eta XXI. mendean gaudelakoak niri ez dit balio: XXI. mendean, gaur bertan, Hego Euskal Herriko populazioaren erdia hezkuntza formala eskola frankistetan jasoa da, horrek euskararen ezagutzari eta erabilera normalizatuari buruz esan nahi duen guztiarekin, bai zuzenki bai zeharka: populazioaren parte horretan du jatorria gure egungo hezkuntza sistemak.

            Eta, aparte, lehengora itzuliz, gaur egun, XXI. mendean, euskaraz ez jakitea oraindik ere eskubide bihurturik dela eta bizitza normala egingo baduzu behintzat, espainolez egitea obligazio denean, harritzen zaitu euskaldun elebidun askok euskararen erabilera ez baloratzea, indarka ibiltzeko borondaterik ez izatea?

            Gero, baliabideak ere aipatu dituzu, asko omen dira, gero eta gehiago: ez dakit bat, ez duzu uste bi hizkuntzen arteko hautua egin behar duten elebidunak tarteko direnean “ugaritasunari” buruzko balorazioak errealistagoak izango direla bi hizkuntzen baliabideen alderaketaren argitan (zenbateko inputa batetik, zenbatekoa bestetik)? Bestalde, horretan ados egongo gara ziurrenik, egunerokoan hizkuntza baten erabilera mesedetzen duen baliabide nagusia, hiztuna bera da: zenbat eta hiztun gehiago, orduan eta baliabide gehiago (alderdi honi dagokionez ere, azken urteok arte behintzat, Euskal Herrian historikoki atzera baino ez dugu egin, termino erlatibotan).

            Bukatzeko, gaia interesatzen bazaizu, bai, hartu Txepetx irakurtzeko asti pixka bat, harekin guztiz bat egin ala ez, gustatuko zaizu-eta.

          • Iepaluze:

            Ados esandako ia guztiarekin, baina aurreko iruzkinean azpimarratu nahi nuen askotan aldaketa uste baino eskurago dugula. Egia da aipatu dituzun hipotekak ditugula, baina askotan borondate falta ere somatzen dut nik, abertzalea eta oso euskaltzalea omen den jendearengan batez ere. Garaia da horri ere erreparatzeko eta jende horri ziria sartzeko ere bai. Euskara etorkizun kontua da.

          • Azken eremu euskaldunetatik kanpo euskaraz bizitzeko, erabaki irmoa eta gaitasun handi samarra ezinbestekoak dira. Zaila da oso, hiriburuetan eta beste eremu erdaldunduetan euskaraz normaltasunez aritu ahal izatea, ez baduzu euskalgintzari lotutako lantokiren batean lan egiten. Txepetxek zer esango lukeen? Ba esango luke, gure erakunde txit abertzaleek ez dutela bermatzen euskarazko ELIKADURA, ez dutela MOTIBAZIOA behar bezala lantzen, eta horrela EZIN LITEKEELA ERABILERA bermatu.

      • Jendea ez du Gazteleraz, Ingelesez, Frantsesez… Bizi nahi, erakutsi dieten hizkuntz bakarra da ta %90a ez luke beste hizkuntzik ikasiko behartutak egongo ez baziran.
        Ta bizi nahi duena behar du albokoa jakitea Euskaraz bizitzeko, albokoak ez badu iksi nahi…
        Horregatik zoazen lekura zoazela horko hizkuntz nagusia ikasteko beharra sentitzen badezu, ikasiko dezu, beharra ez badezu ziurrenik ezetz, beno zu agian bai, baina gehienak ez.

        Ta erdara dohainik danean ta Euskara ez, genozidioa ere bultzatzea da hori.

        • Bad Minton:

          Lehengo zatiarekin bat nator zurekin. Txepetxek esango lukeenaz ezin ezer esan, oso gutxi dakit bere obraz.

          Sugaar:

          Esaten duzunarekin bat nator baina adibide bat jarriko dizut. Behin Lekeition bizi den gizon batek esan zigun bere etxe azpiko dendariari erdaraz egiten ziola, ze gizona beltza denez, uste zuen ez zekiela euskaraz. Zenbatetan gertatzen zaigu halakorik? Agian, lehen berba euskaraz egingo bagenu etorkinek euskara ikasteko beharra ikusiko lukete, baita hemen bizi diren askok ere. Borondateaz ari naizenean, honetaz ari naiz.

    • Euskaldun bat 2015-09-18 22:38

      Zuk esaten dituzun gauza askorekin espainiar abertzale askok ere bat egingo lukete inolako zalantzarik gabe: “XXI. mendean bizi gara majo, utz itzazu historiokeriak alde batera eta modernizatu zaitez”. Historiaz ahaztu! Ez da komeni historia gogoratzea… eta okerrena hori euskaldunek esatea da, kolonizazioa noraino iritsi den erakusten du. Pertsona bat zeharo kolonizatuta dagoenean historia ez du ikusi ere egin nahi: ezker abertzaleko eskema zaharrak direla, beti berdin, kasposoa dela… espainiar abertzaleekin bat zatozte.

      Eta historiaz ahaztu eta moderno-moderno honako hau botatzen dugu inolako konplexurik gabe: “Orain baliabide ugari ditugu euskaraz bizitzeko (gero eta gehiago direnak), beste kontu bat da jendeak zenbateraino nahi duen euskaraz bizi”. Espainiar abertzaleek ere bat egingo lukete esaldi honekin, “que al final ya se ve para que usan el tema del euskera, para hacer politica nada más”. Nire lantokira lan egitera etorri zen espainia aldeko batek esan ez zidan ba lau urte ondoren: “no sé eso de tanto euskera si al final ni vosotros lo habláis”. Noski… hori entzun behar…. “bere hobe beharrez” (enpresan integratuta egon zedin edo) lau urte horietan berari españolez hitz egin eta gero, astean 3 ordu enpresaren kontura berari euskara klaseak jarri eta gero (berak ez omen zuen euskara ikasiko esan zidan behin, alemana ikastea beretzat probetsugarriagoa omen zen), bilerak euskaraz egingo zirenak beragatik españolez egin eta gero: kolonizatzailea, fanfarroia, lotsagabea eta kultur-aniztasun gutxiko tipoa. Eta orain errepika iezadazu “beste kontu bat da jendeak zenbateraino nahi duen euskaraz bizi”.

      Alde guztietatik eman ondoren, ia desagerrarazi gintuzten eta orain historia ahaztu behar dugu eta ondoren errua geurea da. Ni ez naiz euskaraz bizi nahi dut kamisetekin ibiltzen baina toki guztietan euskaraz izaten da nire lehen hitza baina hortxe amaitzen da, lehen hitzan…. eta zerbait egingo badut españolez jarraitu behar, egoera guztietan mututu eta ihes egingo banu soldatarik ere ez nuke etxera ekarriko. Eta horrela eguna joan eta eguna etorri… baina hala ere nire lehen hitza euskaraz izango da hil arte. Bizkaian eta Araban dituzten euskararen ezagutza portzentaiekin euskaraz bizi daitekeela uste al duzu benetan? Eta ez ditzagun Nafarroa etb aipatu.

      Uretan disolbatzen ariden azukre koxkorra, horixe gara. Eta gero galdera hau egiten didazu: Bide batez, zer da “benetako ofizialtasuna”? Zehaztuko zenidake?

      Ba ez dut uste oso zaila denik jakitea zer den benetako ofizialtasuna, zeinen arraroa eta susmagarria den euskaldun batek hori galdetzea. Esaldi batean zehaztuko dizut zer den: Espainian gaztelaniak duen ofizialtasuna. Hau da, inolako garrantzirik ez duen bilera-akta batengatik hauzibidean ez jartzea, ospitalera joan eta euskaraz inolako arazorik gabe ibiltzea, polizia kontrol batean gelditzen zaituztenean inolako beldurrik gabe euskaraz egin ahal izatea… Beste euskaldunak oso abertzale exkaxak ikusten dituzu zuk, oso ausarta zara nonbait… ba ea pikoletoek kotxea mihatzeko kontrol batean geldiarazten zaituzten hurrengo batean euskaraz hitz egiten diezun hasieratik amaierara. Hobe zenuke erronka horri erantzutea, besteei “abertzale exkaxa” deika hasi aurretik.

      • Nik uste dut esan ditudan batzuk nahastu dituzula, baina labur-labur erantzun saiatuko naiz.

        Aipatu ditudan argudio batzuk espainolen argudioak omen dira. Berdin dit. Espainolek erabilitako argudioak izateak berez, ez baitu esan nahi erratuak direnik. Gainera, argudio horiek erabiltzen ditut jendea xaxatzeko, mugiarazteko, bada garaia jendeak euskarara salto egin dezagun eta uste dut argudio horiek lozorrora eramaten gaituztela askotan. Bai, euskara zapaldua izan da — denok dakigun gauza bat da– baina aurrera begiratzeko garaia da; etorkizuna euskaraz egin dezakegula esatekoa batez ere. Mezu baikor bat, indarrez betea; ez betiko negar- zotinka tristea.

        Orokorrean, oso erraza da geure historia tristea behin eta berriz errepikatzea; errazegi, eta egun osoa negarrez ematea, zelanbaiteko kontsolamenduaren bila, erdaraz eroso eroso bizi garen bitartean. Apirilean artikulu hau idatzi nuen eta horri eusten diot: “(euskara) Zaharretxean dagoen aitite-amama bezalakoa da: ospakizunetan edo hil zorian dagoela gogoan duguna”. Ba goazen amama eta aitite bisitatzera eta beraiekin gozatzera, euren gaixotasunak alde batera lagatuz eta apurka-apurka osatuz!

        • Peru Dulantz 2015-09-22 07:04

          Berriz diot, ezjakintasun ERABATEKOA erakusten duzu soziolinguistikari dagokionez. Euskara erabiltzeko BORONDATE IRMOA behar dugu euskaldunok, bestela jai. Erdara erabiltzeko, berriz, ez da ezer behar, berez eta inolako ahaleginik gabe joaten da… Bada, argi dago, herritar gehienek ez dutela inoiz borondate irmorik izaten EZERTARAKO, nahikoa dute bere eguneroko bizimodua aurrera eramatearekin. Edozein adituk esango lizuke, ordea, adibide harrigarria garela munduan, eta guztiz eredugarria, nola gurea bezalako egoerara iritsi den hizkuntza batek bizirik irauten duen, eta egoera sozilinguistiko honetan espero litekeen baino askoz ere erabilera maila hobean. Euskaldun elebakarrak desagertu egin dira, gune euskaldunak (euskaldunak % 100 edo hortik gertu diren guneak) ere desagertzen ari dira, eta hala ere euskara hizkuntza bizia eta erabilia da gure kale eta etxeetan! Horixe harrigarria! Euskaldunak % 50 diren herri bateko kaleetara joan eta erabilera % 50ekoa ez dela ikustean herritar horiek errudundu egiten ditugu, baina egia zera da: benetako miraria da neurketek % 15etik gorako erabilera ematea. Badakizu zein diren probalititatea herri horretako lau lagun elkartzen direnean denak euskaldunak izateko? Beraz, utzi geure burua erruduntzeari, eta ekin diezaiogun lanari, eta kasu honetan, zoritxarrez, erakunde askotan jaun eta jabe dugun alderdiak argi eta garbi erakusten du, askotan, EZ DUELA INOIZ SINISTU euskaraz bizi daitekeela, eta berak agintzen duen erakunde horiek hizkuntz ordezkapenaren eta euskararen suntsiketaren eragile nagusitako bat direla gaur eta hemen.

          • Oro har, zurekin bat nator (arrazoi duzu: soziolinguistari buruz oso gutxi dakit, baina begiak baditut), baina ñabardura bat: neuk ez dut inor “erruduntzen”; nik bakarrik gogoratzen dut gaur aukera asko ditugula euskaraz egiteko eta askok nahiago dutela genozidioaz hitz egin abaguneak aprobetxatu baino. Azken buruan, errazago baita erdaraz idaztea/ hitz egitea euskaraz baino (niretzat ere bai).

        • Txepetx nor den badakizu, Jon? Berak zedarritu zuen erabilera-gaitasuna-motibazioa ardatza. Hirurak elkar elikatzen dira. Hirurak dira ezinbestekoak hizkuntza erabiliko bada.
          Euskal Herriko eremu oso zehatzetan izan ezik, hiruretan gabiltza erren eta hankamotz.
          Euskararen erabilera ez da hazten, batez ere jende gehien-gehienak hobeto menperatzen duelako gaztelania / frantsesa, euskara baino. Errazago moldatzen gara erdaraz (erdarak inguratzen gaitu), eta Peruk aipatu duen erabaki irmo baten ondorioz ez bada, ez dugu euskarara jotzen, deserosoago egiten zaigulako.
          Euskararen erabilera ez da hazten, euskaraz ondo dakigunok ere, zailtasunak dauzkagulako gure euskara elikatzeko, behar ditugun hizkuntz baliabideak berritu eta egokitzeko. Zergatik? Hedabide gehien-gehienak erdaraz ditugulako eskura: telebista, internet, kioskoa, erdaraz dira %99an… Gure agintari “txit euskaltzaleek” ahaleginik egiten ez dutelako, besteak beste. Badakizu ETB1en ikusleria %1,5 ingurukoa dela, eta zaharrak direla gehien ikusten dutenak?
          Euskararen erabilera ez da hazten espainiar eta frantses estatuak zangotraba egiten digutelako ahal duten guztietan (legeen bidez, hedabideen bitartez, eremu guztietan euskara gutxietsiz eta euiskaldunak baztertuz).
          Euskararen erabilera ez da hazten, alderdi abertzaleentzat ere, euskara subsidiarioa delako, ia-ia mundu sinbolikoan kokatzen dutelako, txistuarekin, herri kirolekin eta baserriaren irudi idealizatuarekin. Bereziki negargarria da EAJren epelkeria alor honetan.

          Zeuk proposatzen duzuna borondateari eustea da, baldintza guztiak aurka izanda ere. Borondatea ezinbestekoa da eta izango da, euskaraz bizi nahi badugu, baina baldintzak errotik hobetzen ez badira, bide horrek bereak eman ditu, mugara heldu da.
          Ez gaitezen engaina. Ez gaitezen politikari profesionalen amarruetan eror.

          • Euskaldun bat 2015-09-22 21:16

            Eta zergatik uste duzu agintean dauden abertzale horientzat euskara bigarren mailako kontu bat dela? Ba badakitelako euskara “gehiegi” bultzatzen hasiz gero botoak galduko dituztela. Bai, bai! Eta zer esan nahi du horrek? Ba herri honetan jada euskaldunek ez dugula agintzen, hau da, zeharo kolonizatuta gaudela eta nik uste dut horri ezin zaiola bueltarik eman.

          • Zurekin bat nator orokorrean eta arrazoi duzu: borondateari garrantzi handia ematen diot. Baina gauza bat ezin dugu ukatu: gero eta baliabide gehiago ditugu euskaraz bizitzeko/ edota euskaraz ere bizitzeko (hau egokiagoa da). ZuZeu horren adibide garbia da. Topatu ere bai. Ba aprobetxa ditzagun. Nik hori diot. Badirudi askotan nahiago dugula erdaraz negarrari ekin, abaguneak euskaraz aprobetxatzeari.

          • Euskaldun bat:

            Zurekin ere bat nator eta zeure iritzia bat dator lehenago iruzkineta esandakoarekin: jende askok ez du euskaraz bizi nahi, edo, ez du euskara eremu formaletik informalera pasatzea nahi. Hori da errealitatea eta politikariek ondo baino hobeto dakite. Kolonizatuak gaudela baino, esango nuke kulturalki minorizatuak gaudela eta burua altxatzen hasten ari garela. Kontua da: noraino altxatu nahi dugu burua?

      • Guamedo Sanchez 2016-04-11 10:19

        Hi haiz hi mugrosoa

  • Euskararen isobarak. Pako Aristi

    Oso ondo etorriko zaizu liburu hau irakurtzea

  • Zorionak Jon, torero bikaina zara eta zezen ugari dagoenez bazterretan hortxe zabiltza kapotearekin luzitzen. Iruzkin kopuruaren marka ontzea lortuko duzu agian baina zertarako ez eta bai kate luze antzua? Etsigarria da.

    • Aupa bestela

      Niretzat ere soka hau etsigarria izan da eta ez dut markarik hautsi nahi. Baina pertsona batek 15 minutu hartu baditu niri erantzuteko ba behintzat neure arreta eta erantzuna mereziko du. Gutxienekoa da.

      Ondo ibili