Itxusi gurea

Argazkiko txakurra ez da jada existitzen: atzo eraman genuen hiltzera.

img_2151.JPG (Itxusi, Sararen argazkian)

Duela 14 urte zakurtegian hartu genuenean, Wanda zeukan izena, baina iruditu zitzaigun hobe genuela izena aldatuta. Handik hona, zakur fidel, azkar eta maitagarria egin zitzaigun, etxe zaintzaile aparta, umeekin jostaria eta mendi eta hondartzarako lagun aproposa. Ezin hobea, zakurra. Bere alabetako bat geratzen zaigu orain etxean.
Gaur minez gaude, haren hutsunea ezin beteta. Alabaina, egin beharrekoa zen egindakoa, hilabeteak baitzeramatzan ezinean. Adinaren ajeak.
Agian baten bati jakingarri egingo zaio txakurra betiko kentzeak 65 euro balio duela: 35 albaitariarentzat (anestesia dosi handiegiko injekzio bat) eta beste 30 zakurraren gorpua biltzen duenarentzat (zabortegira eraman eta beste hainbat abererekin batera kare bizitan lurperatzea). Horietxek despedidaren kontuak.
Beste modu garestiago (gorpua erretzea) eta merkeago batzuk (norberak eramatea zabortegira) ere badira, jakina, baina hemen kontatutakoa ei da ohikoena.
Goian bego Itxusi gurea. Maite maitea.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Zer duzu buruan “Itxusi gurea”-ri buruz