Lapurrak!

hendaia1

Ez dago bidegabekeriarik gabeko aberatsik. Ez dago besteei lapurtu gabe demaseko ondasunak arpilatu ahal izan dituenik. Nik edukitzea besteari kentzea da. Baina Forbes aldizkariak urtero argitaratzen duen aberatsenen zerrendan ez dute lapurtuen berri ematen, ez eta nola lapurtu dieten argitu ere. Horrenbestez, frantsesak, espainolak, ingelesak, errusierak, txinerak eta lapurtzen duten beste hizkuntza guztiek handiak eta aberatsak direla baino ez dute aldarrikatzen harro, harrokeriaz: kultura sustatzen dutela, herritarren artean komunikazioa bideratzen dutela… Ez dute esaten zenbat lapurtu duten, nori lapurtu dioten, zenbat kultura hil duten, zenbat komunikazio eten duten… Baina atzo Hendaian argazkia atera diogu lapurrari. Baionako suprefeta jauna, entzun ondo: lapurra zara, lapurra besterik ez!

Nire ardura nire esanak dira , ez zure ulertuak

Zer duzu buruan “Lapurrak!”-ri buruz

  • “Federalismoa eta superstizioa bretoieraz mintzo dira; emigrazioa eta iraulzaren gorrotoa alemanez mintzo dira; kontra-iraultza italieraz mintzo da, eta fanatismoa euskaraz. Uxa ditzagun errakuntzarako tresna kaltegarri hauek!”
    (Bertrand Barère, Rapport du Comité de Salut Public sur les idiomes, 1794)

    “Hizkera-bereizitasun horrek maiz oztopatu egin du zuen ordezkarien jarduna hainbat departamentutan. Ekialdeko Pirinioetan 1792ko urrian zihardutenek idatzi zizuetenez, euskaldunen artean, zein berez herri samur eta ausarta baita, asko eta asko fanatismoari emanda zeuden, haien hizkera Argien zabalkunderako oztopoa delako. Gauza bera gertatu izan da beste departamentu askotan, non gaizkileek euren azpijoko kontra-iraultzaileen arrakasta oinarritu duten gure hizkuntzaren ezagutza-ezan. Baina gure mugetan bereziki bertako dialektoek harreman arriskutsuak ezarri dituzte gure etsaiekiko, mintzatuak baitira mugaz honaindian eta haraindian…”
    (Henri Grégoire, Rapport sur la nécessité et les moyens d’anéantir les patois et d’universaliser l’usage de la langue française, 1794).