Asteroko zutabetik

 images10.jpg

() Zazpiehun preso pòlitiko ditugu, hiru milioiko biztanlerian, iheslariak ehunka, sintoma axaleko bat baino ez dela irizten dio zenbaitek gertaera horri, ukatu egiten baitu arazo politikoaren existentzia. Historia ere mila modutara konta liteke. Ordea, esan, munduko beste zein lekutan ematen da horrenbesteko sufrimendurik? Saharan, Kurdistanen, Irlandan…benetako arazo nazional eta kulturala dagoen herrietan. Ez beste inon.
Nola tratatu behar gaituzte, nazio gisa, ala euren arauak kolokan jartzen dituzten gaizkileen gisan? Arazo bat gara, ez da dudarik. Etorkinak etorkin, erdia gehi bat gara geure herrian. Zergatik izan behar du euren legeak nagusi geurean? Hau guztia ez al zen ba demokraziarekin konpontzeko modukoa?

Hasier Etxeberria. El Mundo. 061223

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude