Zirt edo zart

iturrino-2.jpg iturrino-1.jpg

Sonia Uribe maiteak bi azal proposatu dizkio ITURRINO HANDIA eleberriari. Lehenago ere egin ditu azalak nire eleberrientzat: MUGETAN, EULIEN BAZKA, MUTUAREN HITZAK… Artista bikaina da Sonia, zinez. Oraingo biak ere apartak egin ditu, ene gusturako. Baina korapilo batean sartu nau, ez baitakit bietatik zein den ederrago, zein erakargarriago. Bietako zein hautatuko zenuke zeuretzat? Laranja kolorekoari A deituko diogu eta Matisseren erara eginda dagoenari B. Ardura ez badizu, esan hemen azpiko iruzkinetan, zein duzun gustukoago. Mertzi.

Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

35 pentsamendu “Zirt edo zart”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude