2.Kapitulua: Zarauzko txosnak bizirik

Zarauzko udalak badaki nola lortu festa lasaiak. Bai lasaiak; burrunbarik gabekoak, bortxatzailerik gabekoak, terroristarik gabekoak, lapurrik gabekoak. Lasaiak. Musika plazan berbena eta gazte andana munoan pipak jaten.

Horiek bai ametsetako San Pelaio jai perfektuak.

Horregatik, zinegotzien amets hori betetzeko, Gurekin jai-en txosnak kendu nahi izan dituzte. Gure txosnak. Bai, “terrorista, bortxatzaile eta lapurrak” bildu ohi gara  gune horietan. Herriko haurtzaindegitik ume pare bat hartu eta sakrifizio bat eskaintzen diogu Luzifer gure jainkoari eta gero orgia sexuala dator. Bortxatzailez mukuru. Klubean sartu nahi duenak txakur gordin bat jan behar du denon aurrean eta Stalinen aurpegia tatuatu ipurdian, bestela ez zaio uzten sartzen akelarrera.

Aurten ere sentitzen dut, baina ezin izango duzue ametsa bete. Hor jarraituko dugu umeen sakrifizioak egiten eta Luzifer gurtzen. Hor jarraituko dugu jende berria erreklutatzen, txakur gordinak jaten eta Stalinen aurpegiak tatuatzen. Hor jarraituko dugu festen erdigunean, Txosnetan. Ez gaituzue munoan pipak jaten aurkituko.

txosnak, Zarautz
Oier Aranzabal

ZuZeulari 2009. urtetik. Garoa liburu-dendan lanean. Ekaitza bainuontzi batean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude