Ekainak 30 arte: “Parrokietako orrialdeak: 1942tik internetera” erakusketa

Durangoko Uribarriko Santa Maria Basilikan, parrokiako bateo kaperan, “Parrokietako orrialdeak. 1942tik internetera” erakusketea dago ikusgai joan dan astelehenetik ekainaren 30era arte. Erakusketako lehenengo orrialdea, 1942ko orrialde baten kopia da: urte haretan Santa Maria elizako parroko zan Mayorak sinatuta dago eta italiarren 1937ko bonbardaketan suntsitutako parrokiaren berreraikuntza agintzen da. Interneteko orrialdeekin amaitzen da erakusketea, gaur egun www.tabira.org orrialdeak ordezkatzen daualako ‘orri ibiltaria’.

Erakusketan, komunikabide honen bilakaerea ikusi daiteke: tipografia desbardinak, landutako gaiak, kolorearen erabilerea agerkarietan denporan zehar, euskerea gero eta gehiago erabili izana, Durangoko pasadizoak… Guzti hori, erakusketea dala-ta, kontu haundiz argitaratu dan 30 orrialdetako monografian jasotzen da. Izan ere, parrokietako orrialdeak lekuan lekuko idatzizko kazetaritzaren aitzindari izan dira. Durangoko bizitza agertzen da normalean bertako parrokia desbardinetan doan banatu izan diran agerkari xume honeetan. Erakusketa aberatsa da, baina antolatzaileek badakie agerkari batzuk falta dirana eta, horregaitik, dei egiten deutsee erakusketan ez dagozan orrialdeetako batzuk gordeten dabezanei, Santa Maria parrokiara ekarri dagiezan, han kopia atarateko.

Erakusketa hau bosgarren aldiz egingo da Basilikako Bateo Kaperan eta aurrekoetan bezain harrera beroa izango daualakoan dagoz. Hauxe da erakusketea bisitatzeko ordutegia: astelehenetik zapatura 10,00etatik 12,00etara, goizez, eta arratsaldez, 5,00etatik 7,00etara eta domeketan goizez bakarrik.

"Parroki paperak" erakusketa Durangon
"Parroki paperak" erakusketa Durangon

Tabira eskualdeko Pastoral Kontseilua 48200 Durango Bizkaia