“Doktrinatze nazionalista”

eh-mapa

Euskal curriculumari buruzko aldaketen berri eman zuen atzokoan Isabel Celaa hezkuntza sailburuak. Aldaketa nagusia, euskara gazteleraren pare jartzea izan da. Orain arte, euskara hezkuntza sistemako hizkuntza nagusi izatea “ofentsa” baita gaztelera hizkuntza nagusi dutenentzat.

Orain arteko “doktrinatze nazionalistaren” zantzu oro ezabatzeko asmoa iragarri du, era berean. Erdaldunak baztertzeari uzteko neurriekin datoz. Aldaketa horiek, ordea, ez dute gaztelera erabiltzeko eskubidea bermatzen (sobera bermatua baitago lehendik ere), baizik eta, euskara ez erabilztekoa edo ez ikastekoa.

Euskarari hezkuntzan pisu gehiago ematea doktrinatze nazionalista ote hezkuntza sailburuarentzat? Celaak esan bezala, bi hizkuntzak parean jartzearen helburua bata bestearen azpitik ez egotea da. Baina horretarako gizartea begiratu besterik ez du, azpitik zein daogen ikusi eta euskarak bultzada handiagoa behar duela jakiteko.

“Euskal Herria” terminoaz ere hitz egin zuen. Desagertu ez, baina hizkuntza eta kultura mailan soilik erabiliko da. Arlo politiko-administratiboan, Euskadi eta Euskal Autonomia Erkidegoa soilik izango dira balizkoak hemendik aurrera.

Zer egingo ote dute sozialistek Euskal Herria desagerrarazteko? Zer egingo dute testu liburuetako Euskal Herriko mapekin? Eitb-ko eguraldiaren maparen antzerako eraldaketa jasango ote dute?

Doktrinatze nazionalista espainola ez ote euskal curriculumaren aldaketen ondorio?

Euskal Curriculuma, Euskal Herria, euskara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude