Zalantzak

Zalantzak

  • ZalantzakZergatik diote “Defentsa ministerioa” egiazki “Eraso ministerioa” bada?
  • Euskal presoak lotura politiko gabeak badira, zergatik daude sailkatuta haiei buruzko albisteak “politika” sailean?
  • Cillit Bang? KH-7? Zein produktu baliatu zuen poliziak azkenengo tortura saioan isurarazitako odola ezkutatzeko?
  • Eroskin erosten al du Ertzaintzak bere komisaldegietako zorua garbitzeko lixiba?
  • Euskaldunak diogun bezain jator eta on bagara, zergatik ez dute gainontzeko kulturek euskaldun bihurtu nahi?
  • Euskararekiko grina berezirik sentitzen ez duten herritarrak euskaldunen artean eroso sentiaraztea al da orain arteko euskal politikaren lorpenik handiena?
  • Telebistako albistegiak ikusita izan ote duzu noizbait Ciudad Rodrigo Ezpeize-Ündüreine baino gertuago dagoen sentipena?
  • Noiz izan zen hankarteari zerbait galdetu zenion azken aldia?
  • Mezuak elkartrukatzerakoan zergatik igarri zintudan iheska bezala, oporrak nola joan zitzaizkizun aurrez aurre galdetu nizunean begirada piztu bazitzaizun?
  • Perilla kerosenoz busti behar al dut zure muxu lotsati batek txinparta jarri eta bion ahoak sutan leher daitezen?
  • Eta hi.. lerro hauek idazten habilen idazle hori… ordenagailu aurrean biluzik hagoela ari al haiz zalantza hauek guztiak aireratzen?
Zalantzak