Zakurraren putza
“Hori bilakatu haiz!
Gaztetan komunzulotik botako huana,
zakurraren putza.
Oilasko gibela…”
Ene burua kastigatuz,
torturatuz.
izan nahi ez, eta
naizen oro
asumituz…
Onartzen ez nuen sisteman
konformatuz.
Salatzen nituen injustiziak
ikusiz,
ez ikusiarena eginaz.
“Hori bihurtu haiz!”
Zakurraren putza.
Oier