Umore biblikoa

Jainkoa, Jesusen aita ez ezik, gizaki guztien aita da, hortaz, baita nirea ere. Baina nik dagoeneko badut aita bat, Patxi izena duena; eta aita (biologiko) bakarra dagoenez, Patxi, nire aita alegia, Jainkoa da.

Jesus Jainkoaren giza irudikapena da. Beraz, Patxi, Lurreko Jainkoa dena, Jesus da, pertsona berbera direlako.

Baina Jesus Jainkoaren semea baldin bada, Jesus nire aitaren semea da. Eta ni Patxiren alaba naizenez, eta hura Jainkoa denez, ni Jesus naiz.

Jesus Jainkoaren semea baldin bada, baina aldi berean Jainkoa bera baldin bada, ni, Jesus, Jainkoa naiz. Eta sakonean pentsatuz, nire aita Jainkoa baldin bada eta ni ere Jainkoa baldin banaiz…  Arraioa, ni nire aita naiz!

 

HITZ ARTEAN GALDUTA - Banago, beraz, existitzen naiz...