Labi eta Xaporraren kasua

Labi eta Xaporra ekimena aurkezten (Klikatu hemen)

2010eko udan Labik eta Xaporrak urtebeteko kartzela zigorra eta lan publikoetarako sei urtetako inhabilitazioa jaso zuten terrorismo-goratze delitu batengatik, salaketa anonimo batean soilik oinarrituta. Gaur aurkeztu behar zuten Madrilen kartzelaratuak izateko, baina aurkeztu ordez, Zarauzko Santa Barbarako labarrean zintzilikatu dira haien kasua ezagutu dadin. Entzutegi Nazionala salatzeko. Atzo 20:00etan manifestazioa egin zen Musika Plazatik hasita eta gaur ere kontzentrazioa izango da bertan, ordu berean.

eskuz esku, denon artean

Adierazpena:

Espainiako Auzitegi Nazionalak urte beteko kartzela zigorra eta erakunde publikoetan lan egiteko 6 urteko inhabilitazioa ezarri die Haritz Gartxotenea etaAritz Labiano zarauztarrei.

Horrelako zigor baten aurrean pentsa genezake zerbait larria egin dutela bi herritar hauek. Salaketak dio ‘Gora Eta’ esan zutela. Ezin dugu onartu bi herritarroi bizitza zapuztea, bi hitz esan omen zituztelako.

Bidegabekeria da zigor hori. Justiziak, justua izateko, garantista, unibertsala eta proportzionala izan behar du. Erruduntasuna frogatu egin behar da; irizpideek unibertsalak izan behar dute, denontzako berdinak; eta zigorrak proportzionala izan behar du, hau da, oreka bat egon behar du egindakoaren eta zigorraren artean. Kasu honetan, ez da hiru baldintza horietako bakar bat ere betetzen.

Epaiketan ez dute froga bakar bat bera ere aurkeztu. Gainera, akusazioa baliogabetzen duten argazkiak daude. Testigantza bat da oinarria, baina testigantza hori pertsona anonimo batek emana da. Horren aurrean ez dago babes aukerarik. Ez dakigu pertsona hori nor den edo zerk motibatuta egin duen akusazio faltsu hori.

Labi eta Zaporrak ez diote inori minik egin. Ez dute inor mehatxatu. Esan omen zutenak ez du inolako eraginik izan, inorengan. Erabateko astakeria da ondorio gabeko bi hitz esan omen zituztelako bi pertsona horiei bizitza hondatzea. Urte bateko kartzela aldia eta 6 urteko inhabilitazioa… ondorio gabeko bi hitz esan omen zituztelako? Bidegabea da.

Hori dela eta, idatzi honen bidez, Aritz Labiano eta Haritz Gartxotenea herrikideei gure babesa eta elkartasuna adierazten diegu, eta eskatzen dugu gisa honetako salaketak ez daitezela aurrekari bihurtu aurrerantzean.

Elkartasuna Labi eta Xaporrarekin: http://elkartasunez.blogspot.com

Ekaitza bainuontzi batean