Izena eta izana ezbaian

Izena eta izana ezbaian

Izena eta izana ezbaianEuskal Herrian, askotarikoak izan dira pertsonen izenak bildu dituzten zerrendak. Izendegi ezberdinak egon dira, eta garai eta ideologia desberdinen arabera aldatuz eta tokian tokiko errealitatera egokituz joan dira. Emagin eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean egindako “Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa” sortu dugu, pertsona izenek duten balio sinboliko eta eraikitzailearen garrantzia jendarteratzeko eta gogoeta pizteko.

Izendegiek egunerokotasunean emakumeak eta gizonak sortzen dituzte”. Idurre Eskisabel Arratibelen hitzek gogoratzen digute, izenak sexuen arabera bereiztean jendarteko genero-sistema binarioa erreproduzitzen dugula eta bereizketak norbanakoaren eraikuntzan eragin zuzena duela.

Gai hau oinarri hartuta analisi sakona eta desobedientziarako praktiken proposamena burutu dute Bilguneko eta Emagineko lagun batzuek. Lana eta prozesua ezagutzera emateko solasaldia egingo dugu azaroaren 24an 19:00tan Bagera Elkartean (Hernani kalea 15, behea).

Izena eta izana ezbaian