Gutun bat jaso dut Suediatik

Gutun bat jaso dut Suediatik

Gutun bat jaso dut Suediatik

Gaur gutun bat jaso dut Suediatik. Bai, postaz, paperezko gutun bat, zigilu eta guzti. Nire lagun Oskar suediarrak sinatua. Oso mutil berezia da, benetan; irakurri besterik ez dago egin behar bidali ditan gutuna, zergatik idatzi didan posta arruntaz azalduz:

 

Kaixo, Noemí. Zer moduz dena?

(…)

Dakizun bezala, Facebooketik alde egin dut. Hemendik aurrera, ohiko postaz idatziko dizut. Hainbeste galtzen da emailetan! Hain inpertsonala da Facebook bidez hitz egitea! Jendeak ahaztu du jada, baina zein ederra den bestearen idazkera irakurtzea! Bere hitzek paperean egiten duten bidea sentitzea! Eskuz idatzitako gutunek tintaz idazten dena baino askoz ere gehiago esaten dute: azkar idatzi duen edo korrika edo presaka, zein boligrafo kolore aukeratu duen, zein tinta mota, zelako papera (lodia, fina, birziklatua, erabilitako orri baten atzekaldea…), akatsen zuzenketa, bestea hunkitzearren kaligrafia zaintzen saiatu den…

O! Kaligrafia! Ez dakizu zenbat gauza ezkutatzen diren norberaren eskuez eta tintaz lagunduta hitz egindako hitzek! Zure kaligrafia maite dut, izaeraz betetako hizki luze eta perfektu horiek… Nirea aldiz, kaskarra da, beti izan da hala, amaren idazkera bera dut.

Eta gehiago: gutunen barruan gauzak bidal daitezke, benetako gauzak, ukitu eta usaindu daitezkeenak. Zuk bidalitako hosto polit horren antzera. Orain Euskal Herriko zatitxo txiki bat dut sukaldean zintzilik! Ez al da harrigarria? Eta honezkero dastatuko zenuen nik zuri bidalitako gozokiak. Non dago orain interneten boterea?

Gainera, zirraragarria da egunero postontzia begiratzea, gutunik ote dudan ikusteko. Itxaronaldi luzeak gogoko ditut, xarma berezia dute. Momentu komunikazio zibernetikoak balioa galdu du niretzat.

Eta zigiluak. Zigilu ederrak! Interneti zigiluak zer diren galdetu eta hitzik gabe geratuko da. Zigiluak idatzizko komunikazio eder honen tokiko apaingarriak dira.

(…)

Hiru foliotako (bi aldeetatik idatzia) gutunaren zatitxo bat besterik ez da (egia esan, bi gutunetako edukiekin mix bat egin dut). Benetan hunkitu nau. Arrazoia du, bada, nire lagun bitxiak. Ez ditugu ohitura zaharrak alde batera utzi behar! Ez horixe. Eskuz idazteko ohitura galtzen ari gara, eta hain da ederra arkatza edo boligrafoa paperean zehar gidatzea gure idazkeraren bidez hitzei forma emateko…

Gutun bat jaso dut Suediatik

Eta honen antzera:

Gutun bat jaso dut Suediatik

UDAZKEN KOLOREAK