Ustelkeria, Gurtel eta hotzikarak

Gurtel

  • GurtelAlvaro Lapuerta Alderdi Popularreko diruzain ohia zen, eta Gurtel auziko pertsona gakoetako bat. Bere etxean jazotako eroriko baten ondorioz koma egoeran sartu zen, eta epaiketatik kanpo utzi dute, “dementzia” argudiatuz.
  • Leopoldo Lopez Pozuelo de Alarconeko arkitekto ohia zen, Gurtel epaiketaren barruan baita ere. Gaixotasun luze bat pairatu ostean hil da, aurtengo otsailean.
  • Francisco Yañez, Barcenasen izen-mailegatzailearen aita, eta Gurtelen auziperatua. Arrazoi naturalengatik hil da, epailearen aurrean deklaratu baino bost egun lehenago.
  • Isidro Cuberos, Andaluziako PP-ren buruzagi ohietako bat, Gurtelen auziperatua. Amildegi batean azaldu zen hilik, moto istripu bat izan ostean.
  • Maria del M.Rodriguez, PP-ko kide baten emaztea eta Gurtel kasuan auziperatua. Bilboko hotel batean azaldu zen hilda, eta ikerketaren arabera bere buruaz beste egin zuen.
  • Jose Martinez, MN eraikuntza enpresako lehendakaria, Gurtelen auziperatua. Iazko abuztuan hil zen, eta ez dago detailerik bere heriotzaren inguruan.
  • Antonio Pedreira, Gurtel kasua aurrera daraman epaileetako bat (2. Juez Instructor); bere lanak bihurtu du posible, hein handi batean, kasu honen atzean dagoen tramaren neurriaz jabetzea. Ospitalean 36 hilabete pasa ostean hil zen, “garuneko istripu” bat pairatu eta gero.
  • Rita Barbera, Valentziako alkate ohia eta PP-ko kidea, Gurtel kasuan auzipetua. Duela gutxi hil da, bihotzekoak jota, bere deklarazioa egin eta gutxira.

.

GurtelHiru urteren barruan Gurtel kasuarekin zerikusia zeukaten zazpi pertsona hil dira, eta bat koman dago. Zuek nahi duzuena esango duzue, baina niri hotzikara txiki batek zeharkatu dit bizkarrezurra, Godfatherren soinu banda entzuten dudan bitartean.

Ala konspiranoiko horietako batean bihurtu ote naiz ni ere?

Gurtel a

Alderdi Popularra, epaiketak, Espainia, gürtel, konspirazioa, PP, ustelkeria

Zer duzu buruan “Ustelkeria, Gurtel eta hotzikarak”-ri buruz

  • Zarauztarra 2016-12-02 09:46

    Badakit españolak garela oraindik, baina… zergatik arduratzen gara beste estatu bateko arazoez? Munduko okerrenetakoa dela jakinda nahikoa iruditzen zait hori esplikatzeko horrelako lanetan indarrak xahutzen ibili beharrean. Frantzian ere egongo dira halako kasuak, baina ez ditugu ezagutzen. Gure begirada guztiak espainiari so, gure artean gurutzatu beharrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude